gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 20, asteazkena

gipuzkoakultura - erakusketak

« Liburu guztiak xuxurlaka dabiltza | erakusketak | Etor zaitezen, etorri zarelako »

Hitzek erantzun egiten dute
2006/05/02

Apirilaren 27tik ekainaren 17ra arte, Charles Sandison-en The Reading Room erakusketa izango dugu ikusgai Erakustaretoan.

Sei instalazio izango ditu erakusketak:

1. Irakurgela, 2006

Giza bizitzaren metafora da, batetik, eta giza bizitzaren errealitatea, bestetik. Giza portaeraren metaforak, ordenagailuan denbora errealean burutzen den algoritmo genetikoaren itxura hartzen du. Artelana bere baitan errealitate bizia dela baieztatzen denean, hitzak obraren subjektua eta aldi berean edukia direla ematen da ditzera.

2. Ongia eta gaizkia

Bi hitz jakinetan, eta bi hitz horien arteko harremanetan, oinarritzen da instalazioa. Bi hitzok ezaugarrik berak dituzte, eta baita helburu bera ere, hau da, bestea desagerraraztea. Borroka gordintasun handienera iristen denean, 40.000 bat hitz agertuko dira, taldeka eta lerrokatuta mugitzen direla. Ikusleak obraren erdian ikusiko du bere burua, aretoa itsasontzi bilakatuko da eta norbera jiraka hasiko da bere gorputz ardatzaren inguruan.


3. Irudiak eta letrak, 2005

Artistak berak eginiko ehunka pertsonen argazkitan oinarritutako algoritmoek sortzen dituzte irudiak. Pertsona desberdinen ausazko collagetik irudi berriak sortzen dira, eta irudi berri horiek hitzez betetzen dira ondoren.

Piezarako aukeratutako hitzak, artistak eskuratu dituen eskutitz pertsonaletatik daude hartuak. Eskutitz horiek ordenagailuek irakurtzen dituzte denbora errealean. Irakurria izan orduko, hitza eskutitzaren testuingurutik ateratzen da, eta bere burua biderkatzen eta irudi berri bat sortzen hasten da.

Ikusleak ere lehen mailako eginkizuna izango du elkarrizketa horretan.


4. Lehen hatsa, 2005

Programa giza ADNren sekuentziaz baliatzen da aurpegi “konposatuak” osatzeko. Aurpegiek jaio berrien itxura dute, baina, ordenagailuak ADNren sekuentzia aztertzen duen neurrian, beste irudi batzuk bihurtzen dira maiz askotan. Irudi digitalak sortzeko kate digitalaren oinarria 1 eta 0 diren bezala, ADNren sekuentzian A, C, T eta G erabiltzen dira aurpegien pixela sortzeko.

Aurpegiak ezin du bere egitura luzaroan mantendu eta erdiguneko puntu batetik abiatuta kolapsatzen hasten da. Ondoren berriro hasten da birsortzen.


5. Argia, 2006

Paisaia baten barreneko ibilbidea, Finlandiako negu garaian baso batean eta laku izoztu batean filmatua. Irudia zuri-beltzeko agertoki bat da, oso-osorik testuz osatu eta beti mugimenduan.

Ordenagailuak denbora errealean irakurtzen ditu bere oroimenean gordetako koadernoetako testuak. Koadernoak, artista berak idatziak, egutegi gisako bat dira arte munduko bizitzari buruz. Irudiak eta testuak bat egiten duten neurrian, beren egitura mantentzen jarraitzeko oztopo-erronkak planteatzen zaizkie, irudiak testua agerian jar dezan, eta irudia, berriz, testuak. Agertzen diren formen eszenak, formak osatzen dituzten hitzetan islatzen dira.


6. Aipamena, 2005

Ikusleak aretoan sartzen dira, hutsik eta ia ilunpean dagoela. Noizean behin, argi leun bat pizten da aretoaren bazter batean, erreferentzi puntu ba emateko edo. Argia pizten den une berean, emakumezko ahots batek libururen bateko lerroren bat irakurtzen du, ia 10.000 aleko bilduma batetik ausaz aukeratua. Liburu lagina zabala da, badaude Shakespeare-renak eta baita Bronte-renak ere. Gaia ere edonolakoa izan daiteke: munduko historia, zientziak, medizina... Testu lerroaren ahoz gorako irakurketa amaitzen denean, argia itzali egiten da eta aretoa ilunpean jartzen da berriro.


7. Eta lurrak ez zuen formarik, 2006

Banan-banan kopiatu diren Itun Zaharreko (Jaime Erregearen bertsiokoa) 26.205 punturen mugimenduak sorturiko soinu zuriko itsasotik jalgitzen dira irudiak. Puntuez gain ez dago beste testu informaziorik. Puntua da mendebaldeko hizkuntzen zeinurik arruntena, eta puntuazio-zeinu xume horiek mikroskopioz aztertutako partikulak edo organismoak dirudite. Ausaz mugitzeko daude programatuta, baina baita elkarri eragiteko ere, inoiz elkar erakarriz inoiz elkar uxatuz. Puntuak multzo aski handitan elkartzen direnean, egitura arruntak sortzen hasten dira. Ikuspenaren iraunkortasuna izenez ezagutzen den giza begiaren berezko ezaugarriari esker, gerta liteke ikusleak ezaguna egien zaion formaren bat antzematea aldi batean. Ikuslearen buruak proiektatu ote ditu forma horiek?, edo puntuen ausazko mugimendu etengabearen ondorioz sortu ote dira? Ikusleak argitu behar du auzi hori.

Baina hitz horiek guztiak ez dira ezer. Obra ikusi egin behar da, gozatu, pentsatu. Horretara gonbidatuta gaude guztiok.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net