gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 2, asteartea

gipuzkoakultura - erakusketak

« Hitzek erantzun egiten dute | erakusketak | Esther eta Sofia »

Etor zaitezen, etorri zarelako
2006/05/22

Oraindik ez zara Charles Sandison-en erakusketa ikustera etorri? Eta nola esan beharko genizuke Sandison-en instalazioaz gozatzeko KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretora etortzeko? Zer iruditzen zaizu erdialdeko espazioan ikus dezakezuna kontatzen badizugu, esaterako?

Gune nagusia Irakurgela, 2006 Datu instalazioa, proiekzio digital informatizatua, hamalau kanalekoa.

Irakurgela izeneko obra, historiak kontatzeko betidaniko tradizioaren lekukoa da.

Egitura osagaitzat erabiltzen dituen hitzak euskaraz daude, hitz lokalak eta unibertsalak aldi berean: u

mea, emea, arra, ama, aita, zaharra, hila, jatekoa, arriskua...

Hitzok elkarri eragiten diote, elikatzen eta biderkatzen dira, eta, azkenean, zahartu eta hil egiten dira. Hitzak sortu ahala hasten dira zahartzen, hau da, hitz emeak eta hitz arrak elkar ezagutu eta ugaltzen direnean. Ugaldu ondoren, arra aita bilakatzen da eta ama, berriz, emea. Inguruan zenbat janari duten eta auzokoak zein neurrikoak diren, hainbeste seme-alaba izango dituzte. Hitz berrietatik %49 arrak izango lirateke, eta %51 emeak. Azkenean, aita eta ama zahar hitz bilakatzen dira eta, hiltzean, proiekzioko irudietatik desagertzen dira.

Jateko zenbat daukaten eta arren eta emeen arteko proportzioa zein den, biztanleriaren bilakaera ere halakoa izango da. Hitz berrien kopurua gutxitzen hasten bada, gerta liteke artelana ere hiltzen hastea, eta aretoa orduan ilunean geratuko da pixkanaka.

Obra algoritmo genetikoaren arabera ordenagailuz programatuta dago ausazkotasun eta mutaziorako joera handi batekin, eta, beraz, inoiz ez da berdin ateratzen.

Irakurgelak bi alderdi ditu: giza existentziaren metafora da, batetik, eta giza existentziaren errealitatea, bestetik. Giza portaeraren metaforak, ordenagailuan denbora errealean burutzen den algoritmo genetikoaren itxura hartzen du. Artelana bere baitan errealitate bizia dela baieztatzen denean, hitzak obraren subjektua eta aldi berean edukia direla ematen da aditzera. Hitzen ahoskatzea giza existentziaren abestia da.


Iradokitzailea iruditu al zaizu? Ez zaitu erakartzen? Egin zenuen bisita gogorarazi dizu? Nolakoa izan zen zure esperientzia?

Aitzakia gehiago nahi baduzu edo esperientzia gehiago gogoratu nahi badituzu, hemen duzu erakusketaren gida… goza ezazu.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net