
gipuzkoakultura - erakusketak
Gogoan al duzue KOLDO MITXELENA Kulturunean izan genuen Esther Ferrer-en erakusketa hura? ...denboraren…arrastoan… al ritmo …del tiempo zuen izena. Du izena.
Erromako Cervantes Institutuaren egoitzan ikusgai egon ondoren, Sofian dago orain, Bulgariako hiriburuan.
Esther Ferrer-en lana nazioartean hedatzen laguntzeak harro sentiaratzen gaitu.
Nire ustez, artista ez da ez predikatzailea, ez gurua, eta ezta salbatzailea ere. Nik ez dut artearen funtzio mesianikoan sinesten, arteak ez du mundua salbatuko, baina ezta hondatuko ere. Niretzat, artea nire buruarekin dudan elkarrizketa da. Nik ez dut mundua ulertzen, gero eta arrotzagoa eta ulertezinagoa iruditzen zaidan munduan bizi naiz.Esther Ferrer