gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 20, asteazkena

gipuzkoakultura - erakusketak

« Erroman gaude | erakusketak | Azkena eta iraunkorra den aukera »

Rodrigoren harridura
2006/03/16

Erraz pentsa dezakegu Rodrigo de Balçateguik sentitu zuen harridura, 1469an, elorri batzuen artean, birjina bat aurkitu zuenean. Garibayk Compendio historial delakoan zioen bezala,

a este moço pastor se le apareciesse en aquel profundo sobre una espina verde, una devota ymagen de la virgen María, de pequeña proporción con la figura de su hijo precioso en los braços, una campana, a manera de grande cencerro al lado.

Zailagoa da, ordea, Arantzazuko Basilika berria, berrogeita hamar urte bete dituen abangoardiazko lan ospetsu hori gaur egun bisitatuko balu, Rodrigo de Balçateguik sentituko lukeen harridura imajinatzea. Horretarako, tenplua bisitatzea da egokiena.

Hala ere, oraintxe ikus ditzakezu Basilikaren alderdi artistikoenak, sormen arkitektoniko eta eskultorikoa, KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbaran.

Erakusketaren argazki bat ikus dezakezu hemen...

Izan ere, Javier González de Durana, erakusketaren komisarioak dioen bezala:

Arantzazuko misterioa orain arte mitifikatu egin da aztertu baino gehiago; jar dezagun, beraz, neurri hurbilago eta gizatiarrago batean, ezagunago eta ezagunerrazago batean, haren handitasunak ez biatu zipitzik ere galtzen eraikuntza lanetan izandako oinaze eta nekeak xehetasunez jakiteagatik. Alderantziz, gisa horretako eliza eraikitzea, hainbeste zailtasun barne nahiz kanpokoak izanda, euskal lurretan garai hartan bizi izandako giroaren adierazpen artistiko, politiko eta sozial esanguratsuena da.


Erakusketa ARTIUMek egin du eta Bilbon eta Bartzelonan egon da ikusgai Ganbarara etorri aurretik. Bertan, eraikin erlijiosoaren proiektu honek egindako ibilbidea ezagutzeko aukera izango dugu, alegia,
Basilikaren eraikuntzaren prozesu konplexu, aldakor eta nekeza eta estatua multzoen bilakaera aztertzen dira hemen, arkitektoek Aurreproiektuen Lehiaketa irabazi zutenetik (1950) tenplua ofizialki inauguratu zen arte (1955).

Gu guztion harridurarako.

Bisita gidatuak eskaintzen dituen programa pedagogikoa ere badago (bisita hauei buruz argibide gehiago nahi izanez gero: 943-456000)

Otsailaren 8tik apirilaren 1era arte izango da zabalik erakusketa hau. Ordutegia ondorengoa da: 10:30etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 20:30etara (astelehen, igande eta jaiegunetan itxita izango da).

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net