![]() |
||
|
||
|
Literatura Unibertsala/ zuzendaria Josu Zabaleta ; egileak, Jon Alonso...[et.al.].- [Donostia-San Sebastián]: Lur, 1999 |
||
| J. Joyce-rekin
batera, Virginia Woolf dugu Modernism deitu izan zaionaren ordezkari
nagusia. T.S. Eliot poetak esan zuen moduan, V. Woolfen kasuan,
ordu artean ingelesezko literaturan izan ez ziren familia-baldintza egokiak
gertatu ziren:
aita aristokrazia britainiar intelektualeko kide bazuen, ama, Julia
Jackson V.Woolf Londreseko Bloomsbury auzo aberatsaren izena zeraman taldeko kidea izan zen. Idazlearen iloba eta biografoa den Q. Bell-en aburuz, Thoby Stephenek sortu zuen talde hori 1899an (Virginiaren neba zaharrenak) eta 30eko hamarkadan desagertu zen, faxismoa Europan zabaltzen hasi zenean. Abangoardia taldeen ezaugarriak zituen honek, moral victoriarra deuseztatu nahi izan zuen, bereziki sexu-arauei zegozkien jarreretan. Kultur jarduera ugari burutu zituen talde honetan, hasieratik kide izen ziren W. Woolf, L. Strachey, C. Bell kritikaria, D. Maccarthy eta L. Woolfi, geroago, R. Fry, D. Grant eta J.M. Keynes ekonomilaria lotu zitzaizkien. Taldekoak izan ez arren, beraingandik gertu, B. Russell filosofoa, T. S. Eliot poeta eta E.M. Foster idazlea ere badaude. Esan daiteke, psikoanalisia Erresuma Batuan sartu zuen talde hau, garaiko abangoardia intelektuala izan zela. Esandakoez
gain, gauza jakina da, bere ekarpen literarioa onartuz ere, V. Woolfen
bibliografta oparoa (dela narratibazko lanek osatzen dutena, dela saiakera
edo egunkarietako artikuluek osatua), gorabehera handikoa izan zela, hau
da, gaurtik begiratuta, bere lan guztiak ez direla maila berekoak.
Eleberri nagusiak
Alabaiha, argitara emandako bere lehenengo eleberriak molde nahiko tradizionalean idatziak dira. The Voyage out (1916, Joaneko bidaia) eleberriak lurralde exotikoetara bidaiatzen duen neska baten barne bidaia kontatzen du.. Edozein modutan, testuaren gehiegizko sinbolismoak eta ukitu melodramatikoak sakontasuna kentzen diote kontakizunari. Bigarren nobelak, Night and Day (1919, Gaua eta eguna), geure buruaren ezagutzaz ziharduen, Sinesgarriagoa izan arren, amodiozko harreman bat utzi eta beste bati ekin behar dion neskatxa gaztearen irudia oraindik ere molde tradizionalez egina da. Jakobs room (1922,Jakob-en gela) dugu Woolfen ekarpen narratiboak bere egiten dituen lehenengo nobela. Jakoben heriotzean bere logelan biltzen diren lagunak narratzaile bihurtzen dira eta hildako lagunaren irudi zatikatua eskaintzen digute. Horretarako gertakarien bilakaera kronologikoa irauli egiten da eta kontakizun subjektiboagoaren mesedetan antolatzen. Orain artean aipatutako nobelez gain, Woolfen bibliografian kritikak gailur kontsideratzen dituen Mrs, Dalloway (1925), To the Lighthouse (1927), Farorantz, itz: A. Garikano), Orlando (1928) edo The Waves (l932, Olatuak) nobelak azpimarratu beharko genituzke. Duela gutxi,
1996an hain zuzen, zinemara eraman da Mrs. Dalloway nobela; nobela
horretan Clarissa Dalloway-ren egun bateko 12 ordutan gertatua da kontagai.
Londreseko Big Ben erlojuak zehazten dituen orduen joan-etorrian eta hirugarren
pertsonan antolatutako zehar estilo askean, Farorantz (1927) nobelan, berriz, askoz ere armiarma-sare konplexuagoa osatzen dute protagonista desberdinen bakarrizketa eta solasek. Ramsaytarrek farorantz egiten duten txangoa da nobela honetako aitzakia narratiboa baina era betean, denbora-jauzi nabarmenek garai desberdinetan bizi izandako emozio eta asalduak testuratzen dizkigute. 1914ko arratsalde batean ezinezkoa izan zen irteera, 10 urte beranduago egitea lortzen dute pertsonaiek,baina ordurako zenbait protagonista (bereziki. nobelan garrantzi lnarratibo dudaezinezkoa duen Mrs.Ramsay anderea) hilik daude. Pertsonaia desberdinen perzeptzioen mosaikoa, Lily Briscoe pertsonaiak margotzen duen koadroarekin osatzen da. Hauxe dugu, The Waves-ekin batera Virginiaren nobelarik lortuenetakoa. Teknika bera darabil, berriro Woolfek, The Waves (1932. Olatuak) nobelan. Hala ere, oraingo honetan, 6 pertsonaia desberdinen barne-solasak finkatzen du nobelaren hezurdura narratiboa. Mugetara eramanez, teknikaren birtuosismo izugarria erakusten du egileak eta egia esan, irakurlearentzat askotan ez da erraza nobelar'en labirinto narratiboan ez galtzea. Tartean argitaratu zuen Orlando. A Biography (1928) narratiboki hain ongi burutua ez izan arren nobela harrigarria da. Protagonistaren bizitza kontatzen zaigu bertan eta fikziozko biografia honek bere gain hartzen duen epea mendeetakoa da. Sexuen arteko harremanak,bisexualitatea, nobela honen gune ditugun gaiak dira, protagonistaren beraren sexu-aldaketan gauzatuak. Woolfen azken nobeak, The years (1937 Urteak) eta Between the acts (1941: Ekitaldi artean), aurrekoen joera sinboliko-lirikoan idatzitakoak dira. 1924an eman
zuen Mr. Bennett y Mrs. Brown izeneko hitzaldian aurki daiteke
V.Woolfe.obraren oinarrian datzan poetika.Bertan garaiko idazle errealistak
gogor kritikatu ondoren idazmolde zatikatuago baten aldeko apostua egin
du idazleak. Haren ustez, modu hori da zinez "egia" atxekitzeko
bide bakarra eta horregatik, guztiz beharrezko irizten zien garai horretan,
bereziki 1920 ondoko hamarraldian, nobelak izan zituen berrikuntza guztiei.
Bestelako idazlanak
Woolfen saiakera-liburuen artean, ezagunenak, dudarik gabe, A Room of One's Own (1929, Norbere gela), The common Reader (Irakurle anunta, 1925ean lehenengoa eta 1932an bigarrena) eta Three guineas (1938, Hiru ginea) dira, eta hiruren artean, lehenengoa da, ezbairik gabe, kritika feministaren ikuspuntutik, hauts gehien harrotu duena. Norbere gela-ren jatorria "Emakumea eta narratiba" titulupean emandako hitzaldietan dago eta argi uzten digu Woolfek historian zehar zergatik ez diren emakume idazle gehiago sortu: emakumezkoek denbora librea, dirua (500 libraz mintzo da Virginia) eta bere gelarik eduki ez dutelako. Berietan zorrotza da Woolfek egiten duen hausnarketa historikoa. Argi eta garbi uzten ditu XIX. mendean idazle izatea lortu duten emakumezkoen ezaugarri biografikoak. Aipatzen dituen 4 egileetatik (Jane Austen; Brontë ahizpak eta George Eliot) bi ez ziren ezkondu eta ezkondu zirenek ez zuten seme-alabarik izan. Beraz, garaiko etxekoandre arruntaren perfiletik urruntzen ziren emakumezkoen aurrean daude, bestela izatekotan, ez baitziren idazle izatera iritsiko. Woolfek dioskunez. XIX. mendeko emakumezkoek presio izugarriak jasan behar izaten zituzten. Ez zuten bizipen handi eta garrantzitsurik sentitu eta ezagutzeko aukerarik gehienak beraien etxeetatik irten gabe bizi baitziren. Gaur egun guretzat egongela datekeena zen beren uniberso nagusia, eta jendez inguratuta, ezinezkoa zitzaien ezer idaztea. Espazio mugatu horren behaketak ahalbidetzen zien nobelak idazea, eta genero hau zatika idatz daitekeenez, horregatik ziren urriak emakume poetak. Idazketa, gehienetan, etxeko beste eginbeharrekin uztartu zen jarduera izanik, ez da harritzekoa, zenbaitetan, Ch. Brontë bezalako idazle batek, patatak zuritzeko, idazteari utzi behar izatea. Bere iritziz, XIX. mendeko proba garaia gainditu zuten ernakumeek eta hau horrela izanik, XX. mendeko emakumea prest zegoen irizpide literarioz duina datekeen literatur lana idazteko. Horretarako, ezinbesteko irizten dio gizonezkoaren neurrira antolatuta dagoen perpausa eraldatzeari, bere iritziz, luzeegia baita eta ez baitzaio ongi egokitzen ikuspuntu femeninoari. Perpaus arruntagoak, ohikoagoak bilatu behar ditu, Woolfen ustetan, emakume idazleak.Hala ere, idazkera berri honekin, V. Woolf-ek ez du, inondik ere, idazkera femenino bat aldarrikatu nahi, bere helburua emakume bezala idadztea baita, baina emakume dela ahaztu duen emakume bezala. Jakina denez, idazle honentzat, sorketa lanetan androginoak izan behar dugu, geuregan dauzkagun gizon eta emakumezkoak batuz (hori dagokionez, antzekotasun handiak ditu S. De Beauvoir-ekin). Harrigarria badirudi ere, V. Woolfen lanak ez dira, urtetan, ongi hartuak izan feministen aldetik eta harrera txar hori guztiz azpimarragarria izan da, kritikari angloamerikarren artean, 80ko hamarraldia arte, feministentzat susmagarriak ziren Woolfen lanak, eta hala ez zenean, bere ibilbide narratiboa soilik zen kontuan hartutakoa. Elaine Showalter-ek, kasu, A Literature of Their Own (1977, Beren literatura) ezagunean, V. Woolf androginia kontzeptuan babesten zela baieztatuko du, eta modu honetan bere egoera zorigaitzekoa ahazten ahalegintzen zela. Ikuspuntu aniztasunean oinarritutako teknika narratiboa gogor kritikatu ostean, bere garaiko kontraesanak teknika narratibo "egokiz" ez aurkeztu izana salatuko du Showalter-ek. |
||