Logotipo gipuzkoakultura
2009ko uztailak 3, ostirala

nor gara

Arteleku

ArtelekuArteleku Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuaren arte-zentro publikoa da. Donostiako Loiola auzoko gune honetan, gaur egungo kulturaren inguruko ezagutza, irisgarritasuna eta prestakuntza sustatzeko lanak egiten dira.

Artelekuk diziplinarteko proposamen teoriko eta praktikoak bultzatzen ditu, eta nazio nahiz nazioarteko artistentzat ez ezik, gaur egungo arte eta sormenari buruzko ezagutza sakondu nahi duen edonorentzat dago zabalik.

Artista gonbidatuek koordinaturiko monografikoak eta teknikariek zuzenduriko tailerrak eskaintzen dira bertan. Mintegiak ere antolatzen dira, diziplina ezberdinetako adituen parte-hartzearekin.

Artelekuren web gunea

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net