
gipuzkoakultura - argitalpenak
« Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa, Oskarbi eta Andoni Salamero GipuzkoaKulturan | argitalpenak | GipuzkoaKultura telebista saioa itsasoari so »
Gipuzkoako Foru Aldundiko
Kultura eta Euskara Departamentuak Javier Garayalderen argazki bilduma eskuratu du berriki. Argazki horien artean, 1972ko Mendikotako maskaradaren argazkiak daude, non Etxahun-Irurik parte hartu zuen txirula joaz.
Mendikotako maskaradako zenbait argazki aurtengo KOLDO MITXELENA Kulturuneko Iparraldea bertan! jardunaldien egitaraua (PDF, 295 KB) irudiztatzeko erabili dituzte. Gainera, datorren martxoaren 3ko jardunaldian Etxahun-Iruri bertsolari, kantagile, txirulari eta pastoralgilearen omenezko kantaldia izango da.
Foru Aldundiak eskuratutako Garayalderen argazkien artean, 1972ko Mendikotako maskaradakoez gain, Etxahun-Iruriren pastoral batenak, Otsagabiako makil dantzarenak eta Ez dok Amairu taldearen 1971ko kontzertu batenak daude, besteak beste.

Argazkiak: