gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 20, larunbata

gipuzkoakultura - argitalpenak

« Ondarea eta museoak: nork eta norentzat? | argitalpenak | Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa, Oskarbi eta Andoni Salamero GipuzkoaKulturan »

Euskarazko aurkezleentzako ikastaroa, Sasiola monasterioa eta Hondakinak tailerra GipuzkoaKulturan
2010/02/05

GipuzkoaKulturaOtsailaren 4an, GipuzkoaKulturaren beste saio bat ikusi ahal izan genuen euskarazko tokiko telebistetan, 22:30ean. Euskarazko aurkezleentzako ikastaroa, Debako Sasiola monasterioa eta Artelekuko Hondakinak tailerra izan zituen hizpide.

GipuzkoaKulturak euskarazko aurkezleak prestatzeko ikastaroaren berri eman zigun. Euskarazko aurkezle falta ikusita, Donostiako Euskararen Udal Patronatuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak euskarazko aurkezleak prestatzeko ikastaroa antolatu dute. Saioan, ikasle zein ikasleek ikastaroaren ezaugarriak eta haren gaineko iritziak azaldu zizkiguten, besteak beste.

Horrez gainera, Sasiola monasterioa ere ezagutzeko aukera izan genuen. Sasiola Deban eraiki zuten frantziskotarrek XVI. mendan eta berebiziko garrantzia izan zuen Donejakue bidean. Pilar Azurmendi Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare zuzendariak Sasiolan barrena eraman gintuen eta haren historiako sekretuak eta Foru Aldundiak egingo dizkion zaharberritze lanak ezagutzeko aukera izan genuen.

Eta Artelekun Hondakinak tailerra izan zen urtarrilaren 25etik 29ra. Artea eta hondakinak uztartzea eta kontsumo gizartearen gehiegikeriak salatzea zen helburua. GipuzkoaKulturan, tailerraren koordinatzaile Daniel Canogarrek artearen eta hondakinen arteko harremanaren gainean mintzatu zen, besteak beste.

Saioa berriz ikusi nahi baduzue edota ostegunean ikusterik izan ez bazenuten, jarraian osorik eskaintzen dizuegu hiru zatitan:

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gipuzkoa 2.0 programaren baitan sortu da GipuzkoaKultura saioa. Ostegunero emititzen da 22:30etan euskarazko tokiko telebistetan. Gipuzkoakultura.net eta tokiko.tv webguneetan ere dago ikusgai.

GipuzkoaKultura telebista: aurreko saioak

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net