
gipuzkoakultura - argitalpenak
« Pasai Donibaneko aterpetxea, 60ko hamarkadako andereñoak eta Maite Idirin GipuzkoaKultura telebista saioan | argitalpenak | Auspoak Txomin Garmendiaren 2008ko nere egunkaria argitaratu du »
Eskuartean dugu Zakarrontzia astintzen. Hondakinak eta birziklatzea gaur egungo artean erakusketaren katalogoa. Erakusketa larunbatera arte, hilak 23, dago ikusgai KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan, non hondakinak eta birziklapena oinarritzat hartuta, bederatzi artistak haien lanak erakusten dizkiguten.
Katalogoaren testuak Seve Panelas erakusketaren komisarioak eta Joan Noguèk idatzi dituzte. Hala deskribatzen du Panelasek Erakustaretoan eta katalogoan aurkituko duguna:
"Hala, bada, hondakin eta birziklatze artean dabil erakusketa hau: bederatzi artistaren lanak erakusten ditu, denak ere –ez halabeharrez- zaborraren kontzeptura proposamen tekniko, formal eta kontzeptual desberdinetatik gerturatzen direnak. Artista hauen obrek hainbat ikuspegi iradokitzen zaigu: kontsumo gizarteak duen hutserako izua (Chris Jordanen argazkiak eta Donna Conlonen bideoak), emaitza bisual harrigarrien adierazi berriak (Vik Munizen argazkiak, Diet Wiegmanen eskultura proiektatua eta Chus García‐Fraileren edukin-ontzien instalazioa), eta, ingurumenaren hondamenaren aurrean, kritika eta salaketa agerikoena, ausardiaz, ironiaz, erbesteratzeaz eta poetikaz batera (Ester Partegàsen argazkiak, Basurama eta Regina José Galindoren bideoak, eta Mark Dionen instalazioa)".