
gipuzkoakultura - argitalpenak
« Zakarrontzia astintzen erakusketaren katalogoa | argitalpenak | Arteleku, Bizitzaren antzara-jokoa eta Ekainberri GipuzkoaKulturan »
Kalean da Auspoa bildumaren beste ale bat: Txomin Garmendia bertsolari eta idazlearen 2008ko nere egunkaria. Garmendiak 1994an Vivir/Bizi aldizkarian idatzitako kronika batean kontatzen duenez, gaztetan lagunek ez zuten asko animatu bertsolaritzaren bideari ekitera.
"Berrogei bat urte gertuan izango dira Berrobin lehengo aldiz kantatu zutela Basarrik eta Lasartek; aien etorri eta bertsolaritasuenz arritu zan jendea, baiña aitona bateri auxe entzun nion: "Ortatik aberastutakorik ez det ezagutu". Berrogei urte paseak izango dira beriz Astigarragako sagardotegi batera eraman nindutela erriko gazte elduak. Bertsotan saio bat egin nuen, eta onela esan zidan aitona batek berriro: "Gazte, oso ondo kantatzen dezu, baiña etzaitez iñoiz asi bertsolari on oiekin batera, oiekin sartzen bazera alpertu eta bide txar asko artuko dezu-ta". Aitona aren esanari ez nion kasurik egin, eta nere afizio edo bidean jarraitu nuen, eta gaur ez det damurik".
1980an Garmendia istripuan zauritu zen eta idazteari ekin zion.
Jarraian duzue liburuaren zati bat:
Azaroak 8 – Larunbata
Goizetik giro polita eta gerora ere oso ona, ego-aize zantzuarekin.
Zumaian motoan zijoazen bi lagun ondartzara erorik eta gogor zaurituak izan bear dute.
Madrilen amar milla motozale irten dira kalera beren asarrea erakustera, kamiotako segurantzi geiago eta zerga gutxiago eskatuz.
Haiti oso nazio beartsua da, eta larogei lagun (ume eta eldu) il dira eskola bat erorita.
Zakur argalarentzat arkakosoak ugari beti.Berri penagarri Haitiko ori,
orrelakorik uste ez arren iñori.
Etzaie nolanaiko negarra erori!
Lagundu nai badegu, badaukagu nori.Jakin-miñez betetako futbol partidua jokatu da Donostian, Reala eta Eibarren artean.
Askok besterik itxaro bazuen ere, utseko berdinketarekin amaitu da partidua. Bada, ordea, okerragorik: Diaz, Realeko jokalaria anka bat autsita gaixoetxera eraman dute.
Amar bat illabeteko lanak egin dituela esan dute.
Partidua amaitu zorian zegoela, ikusle batek botilla tira eta Realeko entrenatzaille Lillo kopetatik odola dariola utzi du bide batez.
Auxe da borrokarako griña, mutillak!Donosti ortan gertatu dira
ainbeste gauza berezi;
ura ikusita batek eztaki
izketan nundikan asi.
Ta gertatua penarik gabe
ezin leike adierazi,
nere iritziz kirol izenik
beintzat etzuen merezi.