
gipuzkoakultura - argitalpenak
« Juan San Martinen argazki bilduma GureGipuzkoan | argitalpenak | Naizen apurra, Patxi Iraolaren bertso-liburua, kalean »
Asteazken honetan ere, azaroaren 18an, GipuzkoaKultura telebista saioa izan genuen ikusgai euskarazko tokiko telebistetan. Bederatzigarren saio honek hiru gai eskaini zizkigun: San Adriango pasabidea, Internet Kafe ikuskizuna eta Ataungo organo barrokoa.
GipuzkoaKulturak Lizarrateko pasabidean -San Adriango pasabidea izenaz ezagunagoa- barrena joateko aukera eskaini zigun. Pasabideak ezkutatzen dituen sekretuak ezagutzeko aukera izan genuen; izan ere, garai batean, gaztelu handi bat, ostatu bat eta herrixka bat zeuden inguruan.
Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarinek KOLDO MITXELENA Kulturunean eskainitako Internet Kafe ikuskizunaren berri izan genuen ere. Ikuskizuna bi autoreek e-mail bidez maiz partekatzen dituzten doinu edo testu, bidaietan izandako inpresio, hausnarketa, anekdota eta abarrean dago oinarrituta.
Eta Thomas Ospitalek, Lapurdiko organo jotzaile gazteak, jo zuen Ataungo organoa joan den azaroaren 7an, Musika Barrokoko Egunaren harira. GipuzkoaKulturak, organo hori ezagutzeko aukera eman zigun. Organo barroko iberiarra da, 1761ekoa eta Gipuzkoako zaharrena.
Saioa berriz ikusi nahi baduzue edota asteazkenean ikusterik izan ez bazenuten, jarraian programa osoa hiru zatitan eskaintzen dizuegu:
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gipuzkoa 2.0 programaren baitan sortu da GipuzkoaKultura saioa. Asteazkenero emitituko da 22:30etan euskarazko tokiko telebistetan. Interneten, gipuzkoakultura.net eta tokiko.tv webguneetan izango da ikusgai.