gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 21, igandea

gipuzkoakultura - argitalpenak

« San Adriango pasabidea, Internet Kafe eta Ataungo organo barrokoa GipuzkoaKultura saioan | argitalpenak | GipuzkoaKulturaren hamargarren saioa. Aintzina taldea, Mintzola Fundazioa eta eskolanien topaketa »

Naizen apurra, Patxi Iraolaren bertso-liburua, kalean
2009/11/25

Naizen ApurraEskuartean dugu Auspoa bildumaren liburu berria, Naizen apurra, Patxi Iraola Garmendiaren (Zaldibia, 1933) bertso bilduma.

Txiki-txikitatik Iraola bertso giroan egon izan da eta horrek eraginda maitemindu zen bertsoaz. Oso gaztetan hasi zen bertsoak kantatzen lagunartean, baina plazan kantatzeko asmorik gabe. Hala ere, lurralde osoko bertsolariekin kantatu izan du hamaika aldiz; baita lehiaketa askotan parte hartu ere.

Iraolaren lagun Euxebio Igarzabal bertsolariak ondokoa kontatzen digu liburuaren sarreran:

"Liburu bat egin behar zuela entzun nuenean, burura etorri zitzaidana izan zen 'bat batean kantatu dituenak biltzen hasten badira, makina bat gelditu behar zaiek bildu gabe'. (...) Patxik mahaian egin ditu saio gehienak eta seguru asko onenak ere bai. Bertso zaharrak kantatzen, berriz, Patxi da bukatzen ez den almazena".

Jarraian duzue Iraolaren bertso bildumaren atal bat:

Amuriza eta biok, 1. saioa

Begira Amurizak eta biok, 1977 horretan, Zaldibiako Guraso Elkartean egindako saioaren mostra honi, Amuriza hasi eta nik segi.

Iraola

Amurizak:
Aspaldi gaude morrontzapean
eta gu kate txarretan:
hainbat desgrazi sufritu degu
Euskal Herriko lurretan.
Orain ez gaude jauntxo horiek
errukitu beharretan.
Hoien arraza erreko ahal da
itsaso eta lurretan,
faszista denak kiskaldu bitez
Gernikako txingarretan.

Iraolak:
Dirurik ez dago zerurik bada
joan nahiko dute hara,
baina San Pedro ikusirikan
hartuko duten ikara!
Euskadi dena erre dadien
bonbak bota Gernikara,
geroztik ere Euskadirikan
ez dezute ez anpara.
Esango die: «Orain zoazte
beti-betiko sutara».

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net