
gipuzkoakultura - argitalpenak
Agorregi XVIII. mendeko monumentu multzoaren webgunea berritu dugu. Bere helbidea www.gipuzkoakultura.net/agorregi/ da eta Gipuzkoako kultura eta industria-ondarearen adierazle garrantzitsu honi buruzko informazioa biltzen du.
Webgune berri honek ez dakar itxura aldaketa soilik. Izan ere, webgune irisgarria da. Hau da, webgunea egiterakoan W3Cko (World Wide Weberako Partzuergoa) kide den WAIk ezarritako irisgarritasun arauak bete ditugu, edozeinek erabili ahal izateko muga teknologiko eta pertsonalak alde batera utzita.
XVIII. mendeko monumentu multzo bat da Agorregi, ur ustiapen mota desberdinen adierazgarri ezin hobea (burdinolak eta errotak). Pagoetako parkean dago, Aiako udalerrian.
1985ean, burdinola eta errota batzuen berreskuratze proiektua hasi zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak. Erabateko errekuperazioari esker, burdingintza eta ale-ehoketarako energia hidraulikoaren erabilerak izandako garrantzia zuzenean ezagutzeko aukera dugu Agorregin.
Esparrua jende guztiarentzat dago zabalik, eta bisita gidatuak egin daitezke, taldeka edo banaka. Gainera, eskola-taldeentzako programa berezi bat dago ikasturtean zehar bisita pedagogikoak egiteko.
Gogoan izan, www.gipuzkoakultura.net/agorregi/ helbidean duzue Agorregi bisitatzeko behar duzuen informazio guztia.