
gipuzkoakultura - argitalpenak
Esku artean dugu Artista Berrien XLIII Lehiaketako katalogoa. Maiatzaren 30a arte ikusgai dagoen erakusketan aurkitu ditzakegun lanak biltzen ditu; hau da, lehiaketako epaimahaikideek aukeratu zituzten 18 lanak.
Lanekin batera, egileen datuak azaltzen dira: Urtzi Ibarguen, Ainize Sarasola, Jon Uriarte de Luxan, Eñaut Agirre, Willy Monfort, Ane Meoki, Daniel Mera, Izaskun Alvarez Gainza, Colombina’s (Sandra Cuesta eta Larraitz Torres), Allende Arnaiz eta Alvaro Ledesma, Juan Aizpitarte, Oier Etxeberria, Gorka Sorozabal eta Antonio Macarro.
Lan hauetaz gain, María Jesús Aranburu Kultura eta Euskara Departamentuko Foru Diputatuak, Xabier Iturbe Kutxako presidenteak eta Nekane Aramburu erakusketaren komisarioak erakusketa aurkezteko idatzitako testuak ere biltzen ditu.
Trenera igo testuan, lehiaketaren eta artista izatearen esanahiaz hausnartzen du Nekane Aramburuk:
(...)
Auzi horiek guztiak bakar batean sintetiza eta kontzeptualiza daitezke, zer da artista izatea une hauetan?
Berriki Hal Foster kritiko amerikarrari egindako elkarrizketa batean baieztatu zuen:
Artista gaur egun alderrai bat da denboran eta kulturan, somnanbulu bat da, dena baliozko eta axolagabe den museo batean.Eta ez dezagun geure burua engaina, hau ongi ezaguna da dagoeneko. Ganberako dekoratibismoa alde batera utzirik xaloak edo leloak izango ginateke oraindik sinetsiko bagenu artistaren irudi hori, espiritu erromantiko hura bezalakoa, zeinak nahasten baitzituen eskuz pigmentuak kontrolatuki, edo liberatzen baitzuen zizelkadaz marmolaren azpian dagoen espiritu platondarra, errealitatean profesionalizazio-bidean poetikaren eta musen gainetik, sortzaile bat kontziente baita bere denboraren parte handi bat eskaini behar diola bere burua enpresa bihurtzeari. “Orain artista egingo naiz” erabakia barneko hartxoa aldarrikatzen ari zelarik, profesionalizatzearen hautua egitea da eta era itzuriezinean marketing pertsonaleko estrategia egokia nork bere buruari ezartzetik pasatzea, ibilbide bat, sistematizazioa eta diziplina bat eraikitzetik, establishmentaren uretan urpekari trebe izaten ikastetik, eta batez ere erresistitzetik, eta irautetik. Hori guztia gorabehera, utzi gabe: obra-pentsamenduzko corpus bat eraikitzeari eta lengoaia propio baten atergabeko berritze bati eutsiz taigabe mutatzeari, arauak hausteari eta ikertzeari uko egin gabe. Artistak gai izan behar du gainera sismografo eta bitartekari den gizabanako hori ere bihurtzeko.
Hala ere, herrialde honetan oraindik ez ditugu beharrezko egiturak sortzaileen profesionalizazio egoki baterako.
Oraindik asko ez dela idazten zuen arte emergenteari eskainitako mus-A aldizkarian Rogelio López Cuencak,
gehienentzat "emergentzia" terminoak presa, abaildura, premiazkoaren inguruko esanahi du, prekarietate estruktural intrintsekoa, haren lan-egoerarena agerian jartzen duena.Hala eta guztiz ere, kontziente izan beharra dago arestiko garaietan, laurogeita hamargarren urteetan sortutako proiektuetatiko lorpen batzuk biltzen hasiak garela gune autokudeatuekiko, artisten elkarteekiko eta kolektibo independenteekiko, zeinek erreibindikatu eta eraiki baitzituzten beste eredu eta zelula batzuk artistak gremio bezala eratzeko. Gremio hori hasita zegoen oinarriak ezartzen diziplinarteko ozeano berriak ekoitzi eta exhibitzeko bide egokiak antolatzeko, iragazkorragoak eta atzigarriagoak izango direnak, testuinguru berriak praktika onen eskuliburuen ezarpena eta egile-eskubideen sariak exigitzeko erreklamatzen hasi zirenak.
Horren ondorioz egia da posible dela lortzea mekanismo sozio-ekonomikoetan sortzailea egoki txertatzea faktore gakoak pizgarrituz eta mantenduz. Faktore horiek oinarrizko osagai jakin batzuen ustezko egonkortasunean euskarritzen dira: izaera instituzional edo mistoko ekoizpenerako laguntzak, erreprodukzio-eskubideak ordaintzearen gaineko tarifa-baremoak, galeria-sistema berraktibatzea formato txiki eta ertaineko ferien bitartez, industria kultural eta asoziatiboak jaioaraztea eta, azkenik, sortzailea dozentzia-irakaskuntzaren esparru desberdinetan sartzearen sustapena. Horrela bakarrik da posible artea lanbide bihurtzearen bide malkarrean aurrera egitea.
Horrela, bada, eta aukera posibleen lehen eskalafoian, lehiaketa-sistema kirol osasungarria da eskaintza/eskariarekin bat datorrena, medioa ezagutzen duten borondateetatik antolatua, beste norgehiagoka, festibal edo bienaletako esperientziaren arabera. Zorroztasunez pautaturiko ariketak nahiz eta konplexua izan esperimentu bat, ernamuin bat kalibratzea, obra destestuinguratua aztiatzea, lerro artean irakurtzea…
(...)
Bestalde, gogoratzen dizuegu maiatzaren 30a arte aukera duzuela lan hauek KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan bertatik bertara ikusteko (asteartetik larunbatera,10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era).