
gipuzkoakultura - argitalpenak
« Euzkadiko Gudontzidiari buruzko webgune berria | argitalpenak | Hornbrook. Euskal Herria Lehen Karlistaldian bi militar britaniarren iruditan »
Aitor Ortiz lanik berrienak ikusgai zituen GAP >Espazio sorra erakusketaren azken eguna izan zen martxoaren 28. Baina esku artean dugu gozatzen jarraitzeko bidea: erakusketaren katalogoa.
KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoko gune desberdinetan ikusgai izandako lanez gain, bestelako osagaiak ditu katalogoak. Alberto Martinen Utopia optikoa edo arkitektonikoaren sintoma testua, esaterako.
Gainera, Francisco Javier San Martinek artistarekin izandako elkarrizketa irakur dezakegu. Gosegarri gisa, hona hemen zatitxo bat:
Bilboko Rekalde Aretoan eta Gasteizko Artiumen egindako erakusketatan, bukatu berri dituzun serie monografiko zehatzak izan genituen ikusgai. Nola proiektatu duzu Koldo Mitxelenarako erakusketa hau? Zer lan mota izango dugu ikusgai bertan?Elkarrizketa osoa, katalogoan.
Koldo Mitxelena oso eremu berezi, balioanitza eta anitza da, eta horri esker, oso ibilbide interesgarriak egin daitezke. Oso txoko bilduak ditu, bertan ikusleak pieza jakin batzuetan arreta erabat jartzeko; baina, aldi berean, igaroleku ugari ere baditu, bertan ikusleek hainbat piezen arteko harremana ikus dezakete, eta lana ibilbide gisa ulertu. Azken hori oso interesgarria iruditzen zait niri..
Nire erakusketetan funtsezkoa da obren eta erakuslekuaren artean sortzen den elkarrizketa. Horregatik aretoaren egokitze lanak erakusten dudan obrak beste garrantzia du. Ildo horretan, erakusketa balionaitz bat egita pentsatu dut, pieza zaharrak eta berriak nahastuz. Baina ez du zerikusirik atzera begirako erakusketa batekin. Egia esan, barne-begiradako erakusketa gisa proiektatu dut: lan gehienak berriak dira eta lehen aldiz jarriko ditut jendaurrean, baina aldi berean, aurreko serietako pieza jakin batzuk ere aukeratu ditut, ikusleek lan horiek abiapuntu gisa hartu eta nire lanaren genealogiari buruz ikuspegi zabalagoa eduki dezaten: modu estrategikoan aukeratutako l an zahar batzuk erabili ditut, era horretan lan berrien zentzua indartu eta ikusleei nire lanaren abiapuntuari buruz gako batzuk erakusteko.