
gipuzkoakultura - argitalpenak
« Hornbrook. Euskal Herria Lehen Karlistaldian bi militar britaniarren iruditan | argitalpenak | Ondare Bilduma »
EHUren Argitalpen zerbitzuak Participación ciudadana, patrimonio cultural y museos: entre la teoría y la praxis liburuaren PDFa (2,7 MB) jarri du erabiltzaileen eskura. Liburua 2008an argitaratu zen hainbat erakunderen laguntzaz, besteak beste Gipuzkoako Foru Aldundiarena.
Bertan, Euskal Herriko Unibertsitateko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailak, Oiasso Erromatar Museoak eta Faculté d’Anthropologie et de Sociologie de l’Université Lumière Lyon 2k antolatutako Museos, patrimonio cultural y sociedad: participación ciudadana e intervención pública biltzarraren emaitza jaso zuen Iñaki Arrieta Urtizbereak.
Biltzar hau Gipuzkoako kanpuseko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean egin zuten, 2007ko azaroaren 15 eta 16an, besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz.
Museo eta ondare proiektuetan tokiko komunitateen eta gizartearen parte-hartzeari buruzko hausnarketak ditu ardatz. Diskurtso eta praxiaren arteko orekarik eza deskribatu eta praktikan sortzen diren arazoak ere deskribatzen dira liburu honetan bildutako artikuluetan.
Aurreko urteetako liburuak ere eskura daude: