gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 20, larunbata

gipuzkoakultura - argitalpenak

« Mondragoiko kalezaiñaren bertsoak | argitalpenak | Pablo Donezar 1975-2009 »

Zilargintza Gipuzkoan
2009/03/03

El Arte de la Platería en Gipuzkoa. Siglos XV a XVIII Orain gutxi arte ez genuen Gipuzkoako zilargintzari buruzko azterlan sakonik, albiste laburrak besterik ez baitzeuden, oro har, Rafael Munoaren ingurukoak. Orain arte. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Euskara Departamentuak El Arte de la Platería en Gipuzkoa. Siglos XV a XVIII liburua argitaratu baitu berriki. Lan honetan Ignacio Miguéliz Valcarlosek merezi zuten balioa eman die zilargintzako piezei, argitaragabeko dokumentazioari eta Gipuzkoako egileei.

Zarautzko kalizaIzenak dioen bezala, XV-XVIII.aztertu eta hiru arte estilo nagusi hartzen ditu: Gotikoa, aberastasun handiko obrekin; Errenazimendua, Gipuzkoako zilargintzak izaera propioa eta orijinala hartu zuen momentua; eta Barrokoa, arte hori Gipuzkoan zabaldu zen garaia.

Zilarrezko piezen ekoizpenaz gain, ezaugarri horietako pieza bat sortzeko prozesuaren inguruko alderdi guztiak aztertu dira, bai eta zilarginak eta horien lan esparrua ere.

XIX. mendea lan horretatik kanpo geratu da, aurrerago aztertzeko asmoz. XIX. mendeko azterketarekin zilargintzak Gipuzkoan izan duen garrantziaren azterlana osatuta geratuko da.

Hiru zati
XV-XVIII. mendeen arteko zilargintzari buruzko lanak hiru zati nagusi ditu:

-Gipuzkoako zilargintzaren alderdi historiko, sozial, laboral eta teknikoak. Donostiako zilargileen gremioa zabal aztertzen du: markei buruzko araudiak eta udalerriko eta bereizketako markak, zilargilearen egoera sozial eta ekonomikoa, obraren sorkuntza...

-Hiru estilo handien azterketa. Aldi bakoitzaren ezaugarriak, tipologiak eta teknikak, eta erabilitako apainketa eta ikonografia aztertzen ditu;garai bakoitzean lan egin zuten zilargileen eta pieza horietako marken berri ere ematen digu.

Astigarragako aldareko gurutzea -Katalogoak: obrena, pieza bakoitzaren fitxa osatuarekin; zilargileena, maisu bakoitzaren biografiarekin; eta azkenik, pieza horietan dauden markena, hala probintzietako egileenak nola kanpoko obretan estanpatutakoak.

Kalitate, orijinaltasun eta aberastasun handiko piezak
Amasako prozesioko gurutzea Azterlan honi esker arte hori Gipuzkoan eskasa zenaren ideia baztertu ahal izan dugu. Obren katalogoan 500 pieza baino gehiago ageri dira eta batzuek kalitate, orijinaltasun eta aberastasun handia dute, eta ia guztiak ezezagunak ziren. Horri esker, Gipuzkoako lantegien kalitatea Gasteiz eta Iruñeko ezagunekin pareka daiteke.

Gipuzkoako zilargileen obrarik garrantzitsuenen artean ondokoak azpimarra daitezke:

-XVI. mendean: prozesioetako gurutzeak -Zumarraga, Amasa edo Altzokoak kasu-, Hondarribia eta Aiako kalizak, eta Londresko Victoria and Albert Museumeko txoleta.

-XVII. mendean: Pedro de Liñanen Astigarragako kustodia eta Diego Luis de Zirarteguiren Mutrikuko kustodia.

-XVIII. mendean: Legardatarren piezak gailentzen dira; Oñatiko ganbaratxoa edo Donostiako Itsas Kontsuletxeko hautestontzia, esaterako.

Aizarnazabalgo kustodia Atzerriko lantegiak
Atzerriko lantegien inguruan azpimarratu behar da lantegi espainiarretako piezez gain, Donostiako San Vicenteko kustodia edo Zarauzko Klaratarrena kasu, edo Oñatiko erretilu, aldareko gurutze eta kaliza; zilargintza amerikarreko obrak ere bai, XVII. mendetik aurrera ugari iritsi baitziren Gipuzkoako parrokietara.

Pieza horiek probintziako zilargintzaren aberastasun handiko parte dira, piezen kopuru nahiz kalitateagatik; Alegiako eta Eibarko Kontzepzionisten kustodiak eta Debako gurutzea horren adibide bikaina dira.

Azkenik, Europako piezak ere ditugu: Italiatik ekarritako Azpeitiko basilikako Loiolako San Inazioren estatua edo Lazkaoko filigranako kustodia, eta Paristik iritsitako Idiazabalgo krisma ontzia, esaterako.

Zilargileak
Lehenengoz aztertu dira xehetasunez zilargileak, hala lan ingurunean nola familiakoan. 131 egileren biografiak azaltzen zaizkigu; horien artean Juan de Zornoza eta Andrés de Loidi (XVI. Mendea), Pedro de Liñan, Diego Luis de Ziurartegui edo Arenatarrak (XVII. mendea) edo Diego de Altuna, Legardatarrak edo Aldacotarrak (XVIII. mendea) daude.

Horien jatorria zehaztu eta Donostia eta Tolosaz gain, Gipuzkoako hainbat herritan lantegiak jarri zituztela egiaztatu da. Harreman eta lotura estua zuten, hala familiakoa nola laguntasunekoa, nahiz eta zenbait kasutan laneko lehiak nahiz tirabira pertsonalak izaten ziren.

Donostiako kaliza Donostiako zilargileen gremioa aztertu den lehen aldia izan da, orain arte ez genekien ezer hari buruz. Usadio eta ohiturak, organigrama eta kideak zehaztu ditu egileak, bai eta XV. mendean bazeudela egiaztatu ere. Hiriko gremio garrantzitsuenetariko bat zen gainera; zilargileez gain, metalgintzaren inguruko beste ofizio batzuk ere biltzen zituen, bai eta hiriko pertsonaia nagusiak ere, alkateak eta errejidoreak.

El Arte de la Platería en Gipuzkoa. Siglos XV a XVIII azterlanean, haien eguneroko bizitza ezagutu dezakegu; Donostiako jaietan, Donostiako edo Corpuseko prozesioetan nahiz kofradiako festa pribatuetan parte hartzeko zuten grina, esaterako. XVIII. mendean Tolosako zilargileek egindako banatzeko saiakeraren berri ere ematen digu: herri horretako zilargileen gremioa sortu zuten; baina dokumentuen arabera, gutxi iraun zuen, mende horren amaieran ez baita haren berririk ageri.

Laburbilduz, Gipuzkoako Historiaren zati garrantzitsu eta ezezagun bat hurbildu digu Ignacio Miguéliz Valcarlosek. Kontserbatzen diren obren eta dokumentazioaren azterlan zehatza egin eta Gipuzkoako zilargintzaren inguruko ezagutza penintsulako gainerako lantegienetakoarekin parekatzen du.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net