gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 20, larunbata

gipuzkoakultura - argitalpenak

« Zilargintza Gipuzkoan | argitalpenak | Euzkadiko Gudontzidiari buruzko webgune berria »

Pablo Donezar 1975-2009
2009/03/06

Pablo Donezar 1975-2009 katalogoaren azala Esku artean dugu apirilaren 4a arte KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbara aretoan ikusgai dagoen Iturralde eta beste bidaiak erakusketaren katalogoa.

Pedro de Iturralde marinel gipuzkoarraren itxurazko bidaia koadernoa Erakusketak bezala, denboraren kontzeptu ezberdinak transmititzen ditu katalogoak.

Pablo Donezarren lanez eta testuaz gain, hainbat artista eta idazleren aipuak eta Jorge Luis Borgesek denboraren igarotzearen inguruan egindako gogoeta aurkituko ditugu, besteak beste, katalogoko orrietan zehar bidaiatzean.

(...)
Hau da, denbora funtsezko arazo bat da. Erran nahi baitut ezin dugula denbora bazter utzi. Gure kontzientzia etengabe ari da egoera batetik bestera igarotzen, eta horixe da denbora: segida. Henri Bergsonek esan zuen, uste dut, denbora zela metafisikaren arazo nagusia. Arazo hori konpondu balute, dena egongo zen konponduta. Zorionez, nire iritziz ez dago arazoa konponduko den inolako arriskurik: hau da, beti antsiatsu, herstura batean jarraituko dugu. Beti izango baitugu San Agustinen antzera jokatzeko aukera: Zer da denbora? Galdetzen ez badidate, ez dakit. Galdetzen badidate, alde batera uzten dut.
(...)
DENBORA, Jorge Luis Borges mapa

Gainera, Aurelia Arkotxak narrazio poetiko bat, Petrarcaren mapamundia, eta mapa bat sortu ditu Donezarren proiekturako espresuki. Ulisesen mito berezi batetik abiatuz, denbora igarotzen ez den paradisua aurkitzeko dugun beharraz hausnartzen du.

Baina denbora igaro egiten da, eta apirilaren 4an bukatuko da KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbaran erakusketa bisitatzeko aukera. Egun horretatik aurrera, katalogoan iraungo du gogoetak.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net