
gipuzkoakultura - argitalpenak
Auspoa bildumako Jose Manuel Arriola. Mondragoiko kalezainaren bertsoak liburua dugu esku artean; Antonio Zavalaren heriotzaren ondoren argitaratu den lehenengoa.
1961. urtean sortu zuen Antonio Zabalak Auspoa bilduma. Geroztik, 300dik gora liburu argitaratu dira; guzti-guztien egilea izan ez bazen ere, bultzatzaile, biltzaile eta argitaratzaile izan zen. Bertsoei buruzko bilduma nagusiaz gain, bertsolarien bizitza eta lanei buruzko monografikoak ere argitaratu zituen. Besteak beste, Txirrita, Pello Errota, Pedro M. Otaño, Xenpelar eta Bilintxi buruzkoak. Gure herri literaturak asko zor dio, material asko berreskuratu eta bildu duelako, beti iturriak errespetatuz.
312.erako Jose Manuel Arriola Mondragoiko kalezainaren bertsoak bildu zituen.
"Jose Manuel Arriola, Mondragoiko kalezaiña, bertso-jartzaille ugaria izana degu, gure egunkari eta aldizkarietan amaikatxo bertso sail argitara eman duena.Hona hemen libururaren orrietan aurkituko dugun bertsoetako bat:
Liburu ontan beraren emaitzak bildu nai izan ditugu, eta 1874 bertsotaraiño iritsi gera. Gutxi dira ainbesteko ondarea utzi duten bertsolariak.
Lagunartean asi zan leenengo bertso-kantari, edo etxeko ardi zai mendiko bakardadean zebillela.
Gure senide arteko gerratik etorri eta Mondragoiko kalezain zelarik, 1968-an, bertsoak idatzi eta egunkari eta aldizkarietan argitaratzen asi zan.
Irurogeita bost urte bete eta erretiroa artutakoan, 1981-ean, Nekez bada ere izeneko liburua plazaratu zion Mondragoiko Udalak 757 bertsorekin, eta Joxe Manueli buruzko xeetasun eta albiste asko emanez.
Baiña bertsogintzan segitu zuen aspertu gabe, gustoko lana zuenez. Orri esker, laureun orrialde pasa dituen liburu lodikote au osatu da.
Eunka gai ikutu eta erabiltzen dira emen, gure gizon jator eta apal baten pentsomoldea azalduz, eta gure erriaren iritziak ere adieraziz. Bertso-lanaz aparte, badu, beraz, liburu onek beste baliorik ere."
Aurtzaro-zartzarori
1
Zerbait mintz anaiean
bizitzari buruz,
denbora joatean
egontzake damuz,
naiz ala egitea
kosta guri erruz,
gauzak artu bearra
dago emen moduz.
2
Ortara banaiz ere
ni alegindua,
bizitzan beti ez naiz
nai aiña zaindua;
orain urteen karga
dalarik gaindua
oiñak astundu eta
burua arindua
3
Zenbaitek biak ditu
berdintzat egiñak,
aurtzaro-zartzaroak
dituzten eziñak,
Olako pentsakerak
ditu ez dakiñak,
ez dute iñun antzik,
ez dira berdiñak.