
gipuzkoakultura - argitalpenak
« Euzkadiko Gudontzidia (1936-39) liburuaren berrargitalpena | argitalpenak | Lurraren erdigunerako bidaia »
Zumalakarregi Museoak, XIX. mendeko Euskal Herriaz jakiteko eta gozatzeko erreferentzia den zentroak, Aisiaren aurkikuntza erakusketa aurkeztu zuen asteazkenean, hilak 26. 2009ko urtarrilaren 23a arte izango dugu ikusgai, KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbaran. Erakusketaren osagarri gisa, XIX. mendeko aisiari buruzko testu eta hausnarketak biltzen dituen katalogoa argitaratu dute.
XIX. mendeko ikerketan adituak diren ondoko irakasleek parte hartu dute katalogoan:
-Joseba Agirreazkuenaga. Euskal Herriko Unibertsitatea
Aisiazko jarduerak euskal nortasunen berrikuntzen isla, "arin-arin"aren soinupean (1764-1890)
-María Zozaya Montes. Madrilgo Complutense Univertsitatea
Aisialdi askea. Aisialdia Espainian XIX. mendean zehar
-Pierre Géal. Grenobleko Unibertsitatea (ILCEA)
Museoak eta aisialdia XIX. mendean
-Luis Ángel Sánchez Gómez. Madrilgo Complutense Univertsitatea
Ikuskizun gizatiarregiak. Etnia basatien erakustaldiak XIX. mendeko Europan
Hauetaz gain, Harkaitz Cano idazleak gaiaren literatur ikuspegia eskaintzen du Homo Wi-fiaren hastapenak testuan.
Katalogoa irakurri eta, nola ez, urtarrilaren 23a arte KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbaran izango den erakusketa bisitatzera gonbidatuta zaudete.