gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 20, larunbata

gipuzkoakultura - argitalpenak

« 500 orri baino gehiagoko itsas historia | argitalpenak | XIX. mendeko aisiaren katalogoa »

Euzkadiko Gudontzidia (1936-39) liburuaren berrargitalpena
2008/11/17

Euzkadiko Gudontzidia (1936-39) liburuaren aurkezpen Gipuzkoako Foru Aldundiaren Untzi Museoan Juan Pardoren Euzkadiko Gudontzidia. La Marina de Guerra Auxiliar de Euzkadi (1936-39) liburuaren berrargitalpena aurkeztu da. Prentsaurrekoan Foru Aldundiko Kultura Saileko eta Untzi Museoko arduradunak izan dira, Juan Pardo San Gil egilearekin batera.

Hamar urte bete dira Foru Aldundiaren Untzi Museoak Euzkadiko Gudontzidia. La Marina de Guerra Auxiliar de Euzkadi (1936-39) liburua kaleratu zuenetik eta gaiaren inguruko erakusketa antolatu zutenetik. Liburuak hain harrera ona izan zuen, urtebetean agortu zela. Liburuak zein Untzi Museoan antolatu zen erakusketak, bou Nabarra berreskuratzeko azken urtetako saiakerak indartuta, interesa pizten jarraitzen duenez, liburua berriz argitaratzera –1.000 ale gehiago– erabaki dute.

Bigarren edizio honek informazio berria eta argazki gehiago jasotzen ditu. Denera, 300 bat irudi ditu liburuak.

Euzkadiko Gudontzidia. La Marina de Guerra Auxiliar de Euzkadi (1936-39), Juan Pardo San Gil, 2. edizioa, Untzi Museoa, Donostia, 2008, 286 orr. 15 €.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net