gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 17, asteazkena

gipuzkoakultura - argitalpenak

« Manuel Lasarteren antologia Auspoarekin | argitalpenak | Euzkadiko Gudontzidia (1936-39) liburuaren berrargitalpena »

500 orri baino gehiagoko itsas historia
2008/11/03

Donostia, itsas hiria liburuaren aurkezpena Untzi Museoak Donostia, itsas hiria liburua argitaratu du. Hiriaren itsas historiaren berri ematen digu, sorreratik eta gaur arte. Beraz, ekarpen sendoa egiten dio Donostiako historiaren ezagutza eta zabalkundeari. Bi bertsiotan argitaratu da, euskaraz eta gazteleraz, eta museoko dendan eskuratu daiteke 48 eurotan.

Donostia, itsas hiria liburuan parte hartu duten 25 ikerlariek argitaratu gabeko iturriak landu dituzte eta ekarpen garrantzitsua egin diote hiriko historiaren ezagutzari. Formatu handiko liburu honek 507 orrialde ditu eta bilduma grafiko paregabea eskaintzen du: 633 irudi, horietatik asko argitaratu gabeak, artxibo, museo eta bilduma partikularretan aurkituak. Orain arte ez zen liburu hau bezain osoa eta dokumentatua den Donostiari buruzko bilduma grafikorik.

Azpimarratzekoa da, gainera, liburuaren zabalkunde asmoa. Liburuak historia grafiko gisa ere funtziona dezan saiatu dira arduradunak. Irudien eta argazki oinen segidako irakurketa hutsetik abiatuta proposatzen den kontakizun historikoaren sintesiaz jabetzeko aukera izango du irakurleak.

Donostia, itsas hiria liburuaren egitura eta edukiak

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net