gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 2, asteartea

gipuzkoakultura - argitalpenak

« Euzkadiko Gudontzidia (1936-39) | argitalpenak | Manuel Lasarteren antologia Auspoarekin »

Krisi kabinetea. Katalogoa
2008/09/19

Cormán Krisi kabinetea erakusketaren katalogoaren azala Esku artean dugu azaroaren 8a arte KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbara aretoan ikusgai dagoen Cormán Krisi kabinetea erakusketaren katalogoa.

Cormanen erakusketako lan bat: Aureoretrato IIIJesus Maria Cormanek erakusketarako espresuki egindako 34 koadro, 15 argazki eta 11 collage aurkituko ditugu Ganbaran. Lan horien lagungarri gisa, artistaren poema-bilduma bat (PDF, 507 KB) aurkituko dugu KOLDO MITXELENA Kulturunearen sarreran.

Katalogoan, bestalde, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez idatzitako bi testu dira artelanen lagun. Juan Manuel Bonetena bata (Jesús María Cormán: pintore-poeta, poeta-pintore), Cormanena berarena bestea (Desagertuak).

Erakusketan edota katalogoan murgildu aurretik, hona hemen lehen testuaren zati bat:

Cormán egun hauetan Donostiako Koldo Mitxelenan ari da bera bakarrik Gabinete de crisis (Krisi kabinetea) erakusketa garrantzitsua egiten. Katalogo honekin dokumentatzen duen erakusketa banako horren karira argitaratu du, beste liburuki batean baina inprimategi beraren eskutik, izenburu bereko poema liburua. Hor, Cormánen ibilbideko beste inoiz ez bezala, pintura eta poesia elkarren eskutik doaz.

Betiere malenkonia handia nagusi egiten den paraje bikainen begiesle eta erakusle, Cormánek orain eskultura, argazkia eta pintura konbinatzen dituen proiektu bati egin behar dio aurre. Eskultura txikiak, kontzentratuak, egiten ditu horiek eskuineko besotik husten hasiz; mikro eskultura horiek gero urre orrizko geruzaz estaltzen ditu —horrek eskulturei gauza zaharkituen itxura ematen die, jatorri exotikodunak edo—; buztinaren hustuketei argazkiak egiten dizkie zuri-beltzean, airean zintzilikatuta; eta azkenik, horrela lortutako irudiak koadroetako aitzakia bihurtzen ditu: batzuk argazkitik hurbil, eta beste batzuk libreagokoak, ameslariagoak, arrotzagoak. Horietan eskulturak monolito monumentalak bihurtzen dira, historiaurreko oihartzunak dituzten totemak, “espazio izugarriaren jagole goratu eta gorenak bali1 1 ra bezala” era kezkagarrian zeruan —bere lurraldeko paisaien gainean, beti berdearen eta grisaren artean— flotatzen ari direnak, nolabait esateko, René Magritte-ren koadro batzuetan objektu batzuk flotatzen duten antzera.
Eta testuaren ondoren, erakusketa ikusi -Ganbaran edo birtualki- eta katalogoa eskuratzeko unea da, inprimatuta edo ondoko PDFan:

Corman Krisi kabinetea erakusketaren katalogoa (PDF, 3,4 MB)

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net