gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 21, igandea

gipuzkoakultura - argitalpenak

« Zehar 63. Kultura itzulpena | argitalpenak | Krisi kabinetea. Katalogoa »

Euzkadiko Gudontzidia (1936-39)
2008/09/15

Euzkadiko Gudontzidia (1936-39) liburuaren azala Juan Pardo San Gilen Euzkadiko Gudontzidia (1936-39) liburua berrargitaratu du Untzi Museoak. Itsas armada berezi honen historia aztertzen duen liburu hau 15 eurotan dago salgai, Museoko dendan. Museoaren webguneko argitalpenen atalean ere eskuragarri dago PDFan.

Bizkaia Boua 1998. urtean, Euzkadiko Gudontzidia. La Marina de Guerra Auxiliar de Euzkadi erakusketa antolatu zuen Untzi Museoak. Eusko Jaurlaritzako Defentsa Kontseilaritzak Armada Errepublikarrari bere itsasaldeko trafikoa eta arrantza jarduera babesten laguntzeko, eta euskal portuetarako sarrerak minetatik garbi izateko sortutako itsas armada berezi honen historia ezagutzera ematea zen erakusketaren helburua. Eta erakusketaren osagarri gisa, Juan Pardo San Gilek Euzkadiko Gudontzidia (1936-39) liburua idatzi zuen. Lehen edizio hau agortuta dago, baina zorionez, orain, bigarrena eskuratu dezakegu.

Izan ere, Espainiako Gerra Zibilaren 70. urteurrenaren harira Matxitxako Elkarteak -Euskadiko Gudontzidiko kideek eta senideek sortutako elkartea- antolatutako ekitaldiekin bat eginez, Untzi Museoak liburua berrargitaratu du, gure historia hobeto ezagutu eta itsas-armada honetako kideak omentzeko.

Euzkadiko gudontzidia

Euzkadiko gudontzidiko kideak goardia batean1936ko urrian sortu zuen Euzko Jaurlaritzako defentsa kontseilaritzak, armada errepublikarrari itsas trafikoaren eta arrantzaren defentsan laguntza emateko eta euskal portuak minetatik salbu mantentzeko.

Ontziteria hau antolatzeko, gudontzidiko buru Joaquín de Eguíak 50etik gora arrantzontzi gerraontzi bihurtu zituen. Gehienak Pasaiako Arrantza ontzidikoak ziren eta, portua hustu ondoren, Bilboko portuan zeuden geldirik.

Batzuk zaintza lanetarako prestatu zituzten (bou armatuak) eta beste batzuk minak bilatzeko. Guztiak berun kolorez margotu zituzten eta amulan izenaren lehen hizkia edo zegokion zenbakia zeukaten. Brankan ikurriña igotzen zuten eta popan Espainiako errepublikako bandera. Itsasontzi-basea Portugaleten zuten.

Gudontzidiko gune nagusia bou armatuak ziren. Lehenengoak Pasaiako PYSBE enpresako lau bakailao-ontzi izan ziren: Mistral, Vendaval, Euzkal-Erria eta Hispania. Ondoren Euzko Jaurlaritzak ondoko izenak jarri zizkien, hurrenez hurren: Gipuzkoa, Nabaŕa, Bizkaya eta Araba. Geroago bou txikiagoak gehitu zitzaizkion gudontzidiari: Donostia, Goizeko-Izaŕa, Ipaŕeko-Izaŕa, Gazteiz, Iruña...

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net