gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 2, asteartea

gipuzkoakultura - argitalpenak

« Beste bi pauso Bertan digitalizatzeko bidean | argitalpenak | Euzkadiko Gudontzidia (1936-39) »

Zehar 63. Kultura itzulpena
2008/08/21

Portada de la revista Zehar Zehar aldizkariaren 63. aleak kultura itzulpenen inguruan eginiko hausnarketak jaso ditu. Maider Zilbetik Zehar berriaren editorialean ondokoa dio, "Itzulpengintza norberak egunero egiten duen ekintza da. Inguratzen gaituzten kodeak ulertzeko, horietaz baliatzeko eta horiek eraldatzeko ekintza. Ulermen, baliatze eta eraldaketa hau aurrera eramateko teknika ezberdinak erabiltzen ditugu. Hona ekarri ditugunak, teknika ezberdinetatik eta teknika ezberdinez hitz egiten diguten esperientziak dira".

Zeharren 63. alean Maider Zilbetik Cornelia Sollfrankekin izandako solasaldia irakur daiteke. Gainera, Xabier Erkizia, Xabier Paya, Fran Ilich eta Azucena Vieitesek, bakoitzak bere esperientzia oinarri hartuta, kultura itzulpenen inguruan osatutako testuak jaso dira Dossierrean. Xabier Gantzarain eta Frederick Brandãok Lekutik atalean Izibene Oñederra eta Iban Ayestaren lanei buruz idatzitako artikuluak kontsulta daitezke. Azkenik, Iratxe Retolaza eta Xabier Mendiguren Bereziarturen ekarpenak ere jaso ditu Artelekuko aldizkariaren ale berrienak.

Zehar aldizkariaren ale berrienean bildutako testuak eta irudiak online kontsulta ditzakezue.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net