gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 2, asteartea

gipuzkoakultura - argitalpenak

« Eguberriak udan, Auspoarekin | argitalpenak | Zehar 63. Kultura itzulpena »

Beste bi pauso Bertan digitalizatzeko bidean
2008/08/14

Bertan bildumaren webgunea BERTAN bilduma digitalizatzeko prozesuaren harira, 3. (Arantzazu tradizioa eta abangoardia) eta 11. (Gipuzkoako dorretxeak eta leinuak) zenbakien bertsioak argitaratu berri ditugu. Aurrekoetan bezala, HTML eta PDF formatuetan dituzue eskuragarri, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.

BERTAN argitalpen monografikoen bilduma da; Gipuzkoako kultura- eta paisaia-ondarearekin lotutako gaiak lantzen ditu, era erakargarri eta atsegin batean. Orain arte 22 ale argitaratu dira eta oso harrera ona izan dute. Horietako askoren paperezko bertsioa agortuta dago, baina pixkanaka, guztion eskura jartzen ari gara sarean.

Orain, beste bi pauso eman ditugu bide horretan:

Arantzazu tradizioa eta abangoardiaren azala Bildumaren hirugarren liburua Arantzazuri eta bere inguruneari buruzkoa da. Edorta Kortadi Olanoren testuak eta Antton Elizegiren argazkiak ditu, eta ondoko ataletan banatuta dago: Lilurazko topografia, Historia apur bat, Erromesak eta ibiltariak, Zaharberritzea eta birsorpena, Berrikuntza eta abangoardia, Ingurua eta arkitektura, Imajinagintza berria, Apostolutza eta pietatea, Abentura eta ekaitza, Infernurako bidea, Gorapena eta aintza, Arantzazuko Andre Maria, Beirategiko zerua, Kripta, Otoigua, eta Arantzazuko eskola.

Gipuzkoako dorretxeak eta leinuak liburuaren azala
11. liburua Gipuzkoako dorretxe eta leinuei buruzkoa da: jatorria, bilakaera, ezaugarri arkitektonikoak... Testuak F. Borja de Aguinagalderenak dira eta argazkiak Jose Luis Galianarenak.

Irakurri eta gozatzera gonbidatuta zaudete.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net