gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 20, asteazkena

gipuzkoakultura - argitalpenak

« Irakurketa gida guztiak klik bakarrean | argitalpenak | Non, nondik, alde, aurka, Gabriel Villota Toyos-en liburua »

Try Again, katalogoa
2008/07/03

Try Again erakusketaren katalogoaren azala Irailaren 27a arte, ikusleak jokalari bihurtzen dituen erakusketa dugu ikusgai KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan: Try Again. Eta erakusketaren osagarri gisa, katalogoan lanen fitxak bildu ditugu. Baina ez hori bakarrik...

Artista eta lanen fitxez gain, bideojokoen kulturarekin lotutako testuak biltzen ditu Try Again erakusketaren katalogoak; besteak beste, bideojokoen historia, eta generoarekin eta sexualitatearekin lotutako kontuak ditu aztergai katalogoak.

Lanak antolatzerakoan, erakusketaren ideia berari eutsi zaio: ez da inolako hierarkia estetikorik ezarri. Artistak -musika, performance, edo zinemaren arlokoak diren kontuan hartu gabe- eta kritikariak alfabetoaren hurrenkeran agertzen dira.

Hala azaltzen du erakusketaren komisario Juan Antonio Álvarez Reyesek Simulazioa, indarkeria eta arriskua versus ikusle, jokatzaile eta testuingurua testuan:

"Bideojokoak -sortuak, zabalduak eta kontsumituak diren baino testuinguru zabalago batean- ideologia hedatzeko eta mundu-sistema ulertzeko tresna indartsu bihurtzen dituzten zenbait ezaugarri propio eta espezifitate dituzten orainaren azterketa bati ekiteko balio lezaketen zenbait alderdiren azterketa kultural eta ikusizko proiektu bat da hau. Beraz, proiektu hau ikusizko joko interaktiboaren kulturan zentratuta dago eta ez dago, aldi berean. Joko horietatik abiatzen da azterketa-kasu moduan, berehalakoan ulertzeko eratzaileak zaizkion zenbait kontu, aldi berean, orain honen parte kontzeptualak direla. Horrekin batera erakusketa ere bada, baina ez hori bakarrik, haren esparrua erabat gainezkatuta suertatzen baita, ez duelako erabat balio gailu gisa eta egitura gisa, abiapuntu inklusibo gisa preseski erakusketa-eredua erabiltzen bada ere. Hala, katalogo-liburu gailuak isla dezake ia modurik onenean proiektuaren izaera globala, erakusketari dagokionaz harago doana hierarkia estetikoen absentzia islatzea ahalbidetzen duelako, erakutsitakoa “demokratizatu” egiten duelako, eta horretarako jotzen da ordena alfabetikoaren sistemara, zeinean mota desberdinetako testuak, kontzertuak, filmak, bideojokoak, instalazioak, bideoak, performanceak edo dokumentalak azterketa-kasu moduan baitaude hor, eta narrazio bateratu baten parte moduan".
Juan Antonio Álvarez Reyesen testuaz gain, ondokoak ditu katalogoak:

-Lehen Hitzorduak eta Ipuinetako Amodio Istorioak testuan, bideojokoen sexualitatea aztertzen du Mia Consalvok.
-Kontrajokoa testuan, mod artististikoak deritzenei buruz ari da Alexander R. Galloway. Hau da, diseinua, jokoaren arauak edo pertsonaien portaera aldatuz, artistek bideojoko komertzialetan egiten dituzten moldaketei buruz.
-Arauak eta fikzioa testuan Jesper Juulek arau eta fikzioaren arteko harremana aztertzen du. Bere hitzetan, arauek eta fikzioak batak besteari eragiten diote, elkarren artean lehiatzen dute, baina aldi berean, elkarren osagarri ere badira.
-Bideojokoak: gaur egun arteko testuan, azkenik, bideojokoen historia laburtzen dute Gust de Meyer-ek eta Steven Mallie-k. Hainbat epetan zatitu dute bideojokoen historia, bakoitzak bere joera eta ezaugarri bereziak dituelarik.

Katalogoa irakurri eta, nola ez, irailaren 27a arte KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan ikusgai dagoen erakusketa bisitatzera gonbidatuta zaudete.

-Try Again erakusketaren katalogoa (PDF, 2,4 MB)

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net