
gipuzkoakultura - argitalpenak
Gabriel Villota Toyosek Non, nondik, alde, aurka. Arteari buruzko euskal kronikak mendearen hasieran liburua aurkeztu du berriki. Bi bide proposatzen ditu Euskal Herriko eremu artistikora iristeko, egilearen testu hautatuak abiapuntu hartuta.
Alde batetik, egileak 2000. eta 2004. urteen artean Gara egunkariko Mugalari gehigarrian argitaratu zituen zutabeak dauzkagu, gure iragan hurbilaren arte eta kultur lagintzat jo daitezkeenak.
Bestetik, besteak beste, Txomin Badiola, Jon Mikel Euba eta Azucena Vieites artistei buruzko lanak jaso dira, bertakoaren eta globalaren arteko harremanak aztertu eta gaiari buruzko ikuspegia osatze aldera.
Zutabeek nahiz testuek panorama aldakorrera gerturatzen gaituzte; bertan, egileak ez ditu begiz galtzen unean uneko kultur politikak, eta beti agertzen da behar bezain argi, horrela, lanerako material gisa, konplexutasun soziala eta kulturala dituen sorkuntzaren errealitateari pultsua hartzeko.
Liburua Artelekuk argitaratu du eta artikuluen hautaketa lana Arturo/fito Rodríguezek egin du.