gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 20, asteazkena

gipuzkoakultura - argitalpenak

« Behar gorria Primavera azul. Katalogoa | argitalpenak | Try Again, katalogoa »

Irakurketa gida guztiak klik bakarrean
2008/06/24

Irakurketa giden aurkibide orria KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegiak urte hauetan egindako irakurketa gida guztiak biltzen dituen webgune berritua sarean da, irakurketagidak/gipuzkoakultura.net helbidean. Gida guztiak bateratzeaz gain, www.gipuzkoakultura.net webgunean zuzeneko lotura jarri dugu.

Gida hauetan literatura egile ezagunei buruzko aipamen biobliografikoak eta iruzkin kritikoak aurkituko dituzue. Ia guztiak KOLDO MITXELENA Kulturunean izandako ekitaldiekin batera sortu dira. Horietako batzuk aldizka egindako hitzaldi eta erakusketen lagungarri izan dira eta beste batzuk Donostiako Liburutegi Nagusiarekin elkarlanaren ondorio.
Irakurketa gidetarako lotura irudia
Orain arte, www.gipuzkoakultura.net webgunean egile batzuen gidetarako lotura zuzenak zeuden eta aldiro aldatzen ziren. Orain, gida guztiak alfabetikoki biltzen dituen webgunera zuzenean sartzeko aukera duzue.

Gainera, gida batzuk berritu egin ditugu, guztiak irisgarriak izan daitezen. Hau da, W3Cko (World Wide Weberako Partzuergoa) kide den WAIk ezarritako irisgarritasun arauak bete ditugu, edozeinek erabili ahal izateko, muga teknologiko eta pertsonalak alde batera utzita.

Jon Mirande, Lauaxeta, Orixe... berritu ditugun gidetako batzuk bakarrik dira. Baina gogoratu guztiak klik bakarrera dituzuela irakurketagidak/gipuzkoakultura.net helbidean.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net