gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 30, larunbata

gipuzkoakultura - argitalpenak

« 2007ko memoria | argitalpenak | Behar gorria Primavera azul. Katalogoa »

Hainbat urteren katalogoa
2008/04/24

Erakusketako piezaren burnizko maketa Esku artean dugu ekainaren 14ra arte KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbara aretoan ikusgai dagoen Kemen isuria erakusketaren katalogoa.

Alvaro Matxinbarrenaren erakusketa honek hainbat urte hartzen ditu barne; eta proposatzen zaigun espazioa inbaditu beharreko eta ezkutatu beharreko espazio moduan aurkezten da. Normalean lanez betetzen dena tapatu egingo du kontainer bat gogora dakarren pieza gogor misteriotsu batek. Urte guzti hauetako kontainerra pieza igerikari, ia itsu, denboraz eta odolez betetako pieza bihurtua.

Katalogoak ere hainbat urte hartzen ditu barne. Erretratua atalean hainbat argazki azaltzen zaizkigu (Bidasoa, langela, hainbat lan, amaren familiaren etxeko lorategia...). Ondoren, azken urteetako hainbat proiekturen irudi eta azalpenak biltzen ditu katalogoak.

Juan Pablo Huercanosek Matxinbarrenaren azken urteetako bideari begiratzen dio Alvaro Matxinbarrena, Formaren muga testuan. Hain zuzen ere, 1998tik aurrerako bideari:

Errealaren hitzez hitzezko itxuraren azken lekukotza Alvaro Matxinbarrenaren lanean 1998an egin zituen lanetan aurki daiteke. Une hartatik aurrera, haren sortze lana geometria, lerroa, monokromoa eta espresioaren seriotasunarekiko txera definituago bat erakusten hasi zen. Ibilbide horretan, bidaia horretan, haren lanean behin eta berriz agertzen den borondate bat egiaztatzen da: formak mintzaraztea. Hartara, egileak prozesu luze batean eraikitzen ditu bere lanaren edukiak, hainbat une eta eszenatoki zeharkatuta eta formaren atalasean, formaren mugan espresioa garatuta.

Azken urteetako errepasoa eginez, Ganbaran ikusgai dugun piezara iristen da.
(...) Bertan, oraindik oraintsuko bere lanetara atzera begiratu bati ekiteko aukera barik, artistak berriro planteatzen du lan bakar baten, lan osatu baten nahia, erakusketa honetarako eraikitako piezaren bidez, ziklo oso hori ixten duena. Apenas irekita dagoen gela baten barruko gela hau haren izaera artistikoari lotutako dualtasun horren gainean sustengatzen da. Objektu irekia da, zeharkaezina baina: espazio eraiki baina bizi ezin bat, forma mugikor baina gelditu, latente bat. Berriro muga, ideala. Amildegiaren materia.
Azkenik, Alvaro Matxinbarrenaren lanen zerrenda osoa biltzen du katalogoak: banakako erakusketak, taldekako erakusketak, bekak, bildumak, bibliografia, katalogo eta hitzaldiak, berari buruz prentsan azaldutakoak, komisario lanak eta koordinatzaile lanak.

Kemen isuriaren katalogoa (PDF, 3,4 MB)

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net