gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko irailak 5, ostirala

gipuzkoakultura - argitalpenak

« Hainbat urteren katalogoa | argitalpenak | Irakurketa gida guztiak klik bakarrean »

Behar gorria Primavera azul. Katalogoa
2008/04/30

Behar gorria Primavera azul erakusketaren katalogoaren azala Prest dugu Manu Muniategiandikoetxea artistaren Behar gorria Primavera azul erakusketaren katalogoa. Maiatzaren 10a arte izango dugu ikusgai erakusketa hau KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan, eta esku artean dugun katalogoa osagarri ezin hobea da.

Erakusketan ikus ditzakegun lanen argazkiak artista beraren azalpenekin osatzen ditu katalogoak. Horretaz gain, ondoko testuak ditu, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez:

- ABCD de las Artes y las Letras aldizkariko kazetari Javier Díaz Guardiolak erakusketa hasi baino lehen egindako elkarrizketa, Egiaren ordua izenburupean. Horrela laburtzen ditu erakusketaren muina eta artistarentzat duen esanahia, elkarrizketaren sarreran:

"Nahiz eta Koldo Mitxelenako hitzordu hau arestiko proiektuen berrirakurketan oinarritu, horietatik hainbat izaera publikokoak, orain barne hartuko dituen espazioaren araberakoa, haren autoreak, Manu Muniategiandikoetxeak (Bergara, 1964), ez du atzera begiratze moduan ikusten: “Justu alderantziz da”, ohartarazten du. “Erakusketa hau beste edozein baino askoz arriskutsuagoa da niretzat, askoz konprometituagoa. Nire energia osoa dago hemen; sortzen zaizkidan arazo guztiak, eta hutsegiteak, ahuleziak, kontraesanak erakustean identifikatuago eta eraikuntzaren prozesu osoan askoz inplikatuago sentitzen naiz”. Horrela definitzen du euskal sortzaile honek Behar gorria. Primavera azul. Erakusketa honetan bere diskurtsoa artikulatzen duen mekanismoaren barrenak erakusten ditu, bai agertu ere bere egungo gogo aldartea eta artista gisa egindako lanean marruskatze puntu bat, muga bat, mugarri bat iritsi izanaren sentipena".

-Harkaitz Canok etorkizunera begira idatzitako testua: Mexikoko urteak.

-Peio Aguirreren testua: Forma, egitate soziala.

Oraindik baduzue erakusketa ikusteko aukera. Maiatzaren 10etik aurrera, katalogo honetan, paperean, gordeko dugu bertan ikusitakoa.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net