
gipuzkoakultura - argitalpenak
BERTAN bildumaren digitalizatze prozesuaren harira, Baserria izeneko alea digitalizatu berri dugu. Aurrekoetan bezala, HTML eta PDF formatuetan duzue eskuragarri, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.
BERTAN argitalpen monografikoen bilduma da; Gipuzkoako kultura- eta paisaia-ondarearekin lotutako gaiak lantzen ditu, era erakargarri eta atsegin batean. Orain arte 22 ale argitaratu dira eta oso harrera ona izan dute. Horietako askoren paperezko bertsioa agortuta dago, baina pixkanaka, guztion eskura jartzen ari gara sarean.
Oraingoan Baserria ardatz duen monografikoa digitalizatu dugu; bertan ondoko gaiak aurkituko dituzue: Baserriaren historia, Jabetza eta heredentzia, Baserria nola egiten zen, Bizitza eta lana baserrian, Aitaren etxea defendatzea, Baserri motak, eta Apaingarriak.