
gipuzkoakultura - argitalpenak
Argitaratu berria den Zehar aldizkariaren 62. alea itxura berrituta eta edukiz beteta dator. Argitalpenaren editore Maider Zilbetik gonbidatutako kolaboratzaileek egungo hiri ekoizpenen inguruko hausnarketak egin dituzte.
Hala diote editorialean: "Hemen bata bestearen alboan kokatzen diren hiri-ekoizpenak gogoeta kritiko batetik sortzen dira, inguratzen gaituenaz, espazioak inguratzen gaituena nola ordenatu, hierarkizatu eta esanahia ematen dion gogoetagai hartuta. Inter-subjektibotasunetik gogoetarako esparru publiko bat eraikitzea da prozesu horren helburua. Esparru horrek, espazio bai fisiko bai diskurtsiboa bera, zirkunstantzien arabera, espazioaren ikusmolde aldakor bat proiektatzen digu, espazioaren arkitektura eta hortik inposatzen diren harremanak eraldatzeko ahalmena duena. Horri esker abiapuntu desberdinetatik koka gaitezke espazioan, helmugarik zertan izan gabe".
Zehar aldizkariaren ale berrienean bildutako testuak eta irudiak online kontsulta ditzakezue.