gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko azaroak 22, larunbata

gipuzkoakultura - argitalpenak

« Antiquaren web berria sarean | argitalpenak | Berrikuntzak XIX. mendeko albuma webgunean »

Espazioaren zikloa katalogo batean
2007/12/13

Katalogoaren azala Dagoeneko eskura dugu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan otsailaren 9a arte ikusgai dagoen Eraiki, Bete, Hustu. Espazioaren erabilerak erakusketaren katalogoa.

Bertan, Adrian Tyler, Edward Burtynsky eta Joel Meyerowitz argazkilarien lanak aurkituko ditugu. Lan hauek espazioaren zikloa dute ardatz: espazioaren sorrera eta pertzeptzioa, erabilera eta, azkenik, hondamena. Artista bakoitzaren bildumak horietako fase bat irudikatzen du.

Argazkiak osatzeko, artista bakoitzaren sarrera testu bat, biografia eta lanen deskribapena biltzen ditu katalogoak.

Otsailaren 9a arte ikusi dezakegu erakusketa, baina katalogo honi esker data horretatik aurrera ere gozatuko dugu lan hauetaz.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net