gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 20, larunbata

gipuzkoakultura - argitalpenak

« Berrikuntzak XIX. mendeko albuma webgunean | argitalpenak | Antzinako bidaia epiko eta mitikoak »

Biluzik
2007/12/19

Katalogoaren azala Dagoeneko prest dugu otsailaren 2a arte KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbara aretoan ikusgai dugun Biluzik erakusketaren katalogoa.

Miguel Ángel Álvarezen marrazki eta olio-lanen irudiez gain, ondoko osagarriak ditu katalogoak:

-Artistaren aurkezpen biografikoa, Mayi Setién erakusketaren zuzendari artistikoak idatzita.

-Artistaren lagun Jorge G. Aranguren poetak idatzitako testua: Sentsualitate sublimatua: Miguel Ángel Álvarez biluziak.

-Castillo Suarez idazlearen testua: Erauziko dizkizut belarritakoak.

Azken honek Miren Agur Meabe idazlearen pasarte honekin hasten du bere testua:

Azala, neurri batean, paper bat da, barruko kanpora ateratzen eta kanpokoa barneratzen duen papera. Eta kode berezi batek araupetzen du, ez duelako arau finkorik: norberak asmatzen, egokitzen edo aldatzen du. Pertsonala da, eta eskutik eskura pasaezina. Isila da eta dena dio.
Oraindik baduzue erakusketa ikusteko aukera. Otsailaren 2tik aurrera, katalogo honetan, paperean, gordeko dugu bertan ikusitakoa.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net