
gipuzkoakultura - argitalpenak
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Sailak XIX. MENDEKO albuma kultur webgunean ilustrazio gehiago bildu eta lau hizkuntzatara egokitu du.
Egun, Euskal Herriko gaiei buruzko 3.200 irudi baino gehiago dauzka albumak. Irudi hauek Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta Gipuzkoako bost dokumento-zentrotan daude: Zumalakarregi Museoa, Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegia, Gipuzkoako Artxibo Orokorra, Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa eta Untzi Museoa.
3.200 irudiek ondoko datuak bitzen dituen azalpen fitxa dute: egilea, grabatzailea, inprimategia, data, tokia, irudiaren neurriak, eta abar. Informazioa lau hizkuntzatan aurkezten da, kontsulta euskeraz, gazteleraz, ingeleraz eta frantzesez egitea ahalbidetuz. Gainera, dokumentuaren jatorrizko hikuntzan ere ikusi daitezke datuak.
Albumari buruz
XIX. MENDEKO albuma Zumalakarregi Museoaren, XIX. mendeko Euskal Herriaz jakiteko eta gozatzeko erreferentzia zentroaren, ekimen berritzailea da. XIX. mendea ikertu eta ezagutu, zein garai bat erakusten duten irudiekin gozatu nahi duen edozeini zuzenduta dago. Hiritarrei gure funtsak modu erraz eta arin batean eskuratzeko aukera eskaintzen die, erresoluzio kalitatearen arabera, irudiak maileguan eskatzeko edo lortzeko bidea emanez. Aldez aurretik, irudien bilaketa egin daiteke ondorengo irizpideak erabiliz: egileak, pertsonaiak, tokiak eta gaiak.
Gainera, kultur webguneak erakusketa birtualei zuzendutako txokoa du; bertan, XIX. mendeko gai zehatzak erakusten dira irudien bitartez.
Petit de Meurveille
Horietako bat da Petit de Meurville-Gipuzkoako flora erakusketa birtual berria. Didier Petit de Meurvillek, Donostiako kontsul eta lore zaleak, XIX. mende erdialdean egindako loreen irudiak eskaintzen ditu erakusketa honek.
Egilea hiriko eta inguruetako paisaien irudi ugari egin zituen, probintziako loreei arreta berezia eskainiz eta kalitate haundiko irudiekin hiru album osatuz. Irudi hauek albumez album, Petit de Meurville berak burutu bezala, edota loreen habitataren arabera aztertu daitezke.