
gipuzkoakultura - argitalpenak
Esther Ferrer artistaren webgunea eguneratu da duela egun batzuk, eta eduki berriak daude erabiltzaileen esku.
Besteak beste, bere azken lanen inguruko datu eta irudiak aurki daitezke. El Libro de las manos (2006), El Libro de las cabezas (2005) eta lehenagoko beste zenbait obren argazkiak bildu ditu artistak webgunea berritzeko. Atal honetaz gain, bere biografia, erakusketen informazioa eta performanceen datuak ere aurkituko ditugu. Testuak atalean, bestalde, Esther Ferrerrek hautatutako hainbat artikulu daude.
Bakarrik ala 1996an desegindako Zaj kolektiboaren partaide gisa eginiko performanceegatik da ezagun Esther Ferrer. Ibilbide luzea egin du eta Espainiako eta atzerriko hainbat jaialditan parte hartu du bere performanceekin. 60ko hamarkadaren hasieran Taller de Libre Expresión izeneko ekimena jarri zuen martxan José Antonio Sistiagarekin elkarlanean. Ondoren burutu ziren hainbat proiekturen oinarria izan zen tailer hori; besteak beste, Elorrioko Eskola Esperimentalarena. 70eko hamarkadatik aurrera, alde batera utzita zuen ibilbidea berrartu zuen, artista plastiko gisa: landutako argazkiak, instalazioak, zenbaki lehenak ardatz hartuta egindako lanak, objektuak… 1999an Veneziako Biurtekoan Espainiako ordezkari gisa parte hartu zuten bi ordezkarietako bat izan zen.