gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 2, asteartea

gipuzkoakultura - argitalpenak

« Estherferrer.net | argitalpenak | Espazioaren zikloa katalogo batean »

Antiquaren web berria sarean
2007/11/15

Web berria Antiqua Aintzinari Buruzko Jardunaldien webgunea berritu dugu. Bere helbidea antiqua.gipuzkoakultura.net da eta, bertan, jardunaldi hauetako hitzaldi guztiak daude jasota. Sarean irakurri edo ordenagailura jaitsi daitezke PDF edo word formatuan.

Webgune berri honek ez dakar itxura aldaketa soilik. Izan ere, webgune irisgarria da. Hau da, webgunea egiterakoan W3Cko (World Wide Weberako Partzuergoa) kide den WAIk ezarritako irisgarritasun arauak bete ditugu, edozeinek erabili ahal izateko muga teknologiko eta pertsonalak alde batera utzita.

Urtero izaten dira Antiqua Aintzinari buruzko Jardunaldiak KOLDO MITXELENA Kulturunean. Urtero gai nagusi bat aukeratu eta hainbat adituk hitzaldiak eskaintzen dituzte. Iaz, adibidez, Egia eta Gezurra izan zen gai nagusia. 1994tik aurrera emandako hitzaldi guzti horiek aurkituko dituzue webgunean. Esan bezala, PDF eta Word formatuan jaitsi ditzakezue hitzaldiak; baina artxiborik jaitsi gabe ere, oso-osorik irakurri ditzakezue.

Aurten ere laster izango dira jardunaldiak eta hitzaldi horiek ere, noski, webgune berrian jasoko ditugu.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net