
gipuzkoakultura - argitalpenak
Uztailean aurreratu genizuen BERTAN bilduma digitalizatzen ari ginela; bada, beste ale bat digitalizatu berri dugu; Gipuzkoa ezezaguna izenekoa, hain zuzen. HTML eta PDF formatuetan duzue eskuragarri.
BERTAN argitalpen monografikoen bilduma da; Gipuzkoako kultura- eta paisaia-ondarearekin lotutako gaiak lantzen ditu, era erakargarri eta atsegin batean. Orain arte 22 ale argitaratu dira eta oso harrera ona izan dute. Horietako askoren paperezko bertsioa agortuta dago, baina pixkanaka, guztion eskura jartzen ari gara sarean.