
gipuzkoakultura - argitalpenak
Irailak 15era arte Erakustaretoan ikusgai dagoen Soinu dimentsioa erakusketaren osagarri gisa, dagoeneko eskuragarri dago erakusketaren katalogoa. DVD batekin batera datorren argitalpen interesgarria.
Liburuan José Iges eta José Manuel Costaren testuak jasotzen dira eta aldi berean, KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan dauden lanak erakusten dira.
Bide batez, DVD-ak, Soinu dimentsioa osatzen duten lanak, bere sortzaileen ahotsez ezagutzeko aukera ematen du.
Erakusketa ikustera hurbiltzeko unerik izan ez dutenentzat aukera polita.