
gipuzkoakultura - argitalpenak
« Oñatiko unibertsitateko kaperako erretaula. Historia eta zaharberritzea | argitalpenak | Organorako partitura onenen antologia »
Horra hor bizitza baten ibilbide harrigarria, pinturan jarduteko sortu zena, pinturaz soilik bizitzeko asmorik ez izan arren, eta, saihestu ezineko erabaki gisa, beharrak aginduta, pinturan denbora osoko jarduna errealitate bihurtzen hasi zen unean itzali zena.
Halaxe deskribatzen ditu Maya Aguirianok Aurora Bengoechearen bizi-ibilbide eta ibilbide artistikoa, Carmen Monrealekin batera egin duen Aurora Bengoechearen lan piktoriko osoaren katalogazio lan itzelean.
Katalogoa, lan piktoriko osoaren arrazoizko katalogo hori, soilik tinta eta paperez eginiko hori, bizitza pintatuaren isla da, pinturari eskainitako, pinturan, artean murgildutako bizitzaren isla.
KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbaran irailaren 1era arte bisita daitekeen erakusketaren osagarri ezin hobea.
Artelekun, bestalde, bi margolan guztiz ezberdin egin zituen (…)
Baina, Artelekuko margolanen artean, ahantzezina da bere autoerretratua, trebezi handiz egindako marrazki-lerro gutxi batzuez osatua, hondoan uhartea duela. Donostian, uharteaz hitz eginez gero, ezin da Santa Klara baizik izan, Gipuzkoako paisaiaren miniatura, badia ixten duen ate gisa altxatzen dena. Uharte-mendia, Auroraren azkenaurreko margolan batzuetan errepikatzen den soslaia, zeinarekin lotura ikusgarriren bat duela baitirudi, izenburuak ezin esanezkoaren eremuan utzirik: “Uharteak bere Isla du – Autoerretratua”