
gipuzkoakultura - argitalpenak
Auspoa bilduman liburu berria dugu. Hobeto esan, bi liburu berri ditugu, ale honetan Salbador Zapirain, Ataño emankorraren bi eleberri jasotzen baitira.
Alde batetik, Berezko iltzailea, hondarribiar arrantzale zahar bati entzundako kontaketan oinarritua. Eta, bestetik, Ovni, Objektu Hegalari Ezezagunei buruzkoa.
Salbador Zapirain, Ataño, 2000 urtean hil zen eta lan ugari utzi zigun idatzita. Horietako asko Auspoa bilduman argitaratu ditugu dagoeneko.
Testuak editatzeko lana egin duen Antonio Zavalak Atañori buruz dio: Zeruaren opari bat dira beren erriari olako altxorra uzten dioten gizonak.
Liburu berria, gozamen berria.