gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 20, larunbata

gipuzkoakultura - argitalpenak

« Arantzazuko Santutegia | argitalpenak | Amondarain, katalogo amaigabea »

Ataño, berriz ere
2007/05/29

Auspoa%20berezko%20iltzaileap.jpg Auspoa bilduman liburu berria dugu. Hobeto esan, bi liburu berri ditugu, ale honetan Salbador Zapirain, Ataño emankorraren bi eleberri jasotzen baitira.

Alde batetik, Berezko iltzailea, hondarribiar arrantzale zahar bati entzundako kontaketan oinarritua. Eta, bestetik, Ovni, Objektu Hegalari Ezezagunei buruzkoa.

Salbador Zapirain, Ataño, 2000 urtean hil zen eta lan ugari utzi zigun idatzita. Horietako asko Auspoa bilduman argitaratu ditugu dagoeneko.

Testuak editatzeko lana egin duen Antonio Zavalak Atañori buruz dio: Zeruaren opari bat dira beren erriari olako altxorra uzten dioten gizonak.

Liburu berria, gozamen berria.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net