
gipuzkoakultura - argitalpenak
« Primerako estreinaldia AGG-GAOren Bekak/Becas bilduman (Interneten soilik) | argitalpenak | Arantzazuko Santutegia »
Manu Muniategiandikoetxea pintoreak liburua argitaratu du. Bere lehen artista-liburua da, eta erotismoa du oinarri. Margolariaren 89 marrazki erotiko eskaintzen ditu, eta Juan Navarro fragata-kapitainaren Instrucciones para náufragos lanean oinarrituz Harkaitz Canok euskaraz idatzi dituen testuek osatzen dute izen bereko liburua.
Dani Castillejo, Artiumeko zuzendariordeak dio Manu Muniategi euskal pinturaren berritzaileetako bat dela, eta bere marrazkiek, Canoren testuekin batera, obra berria osatzen dute, irakurleari gai erotikoei buruzko galderak sortarazten dizkiona.
Instrucciones para náufragos 150 aleko argitalpen ederra da, margolariak sinatu eta serigrafian inprimatutakoa. Liburua duela egun batzuk aurkeztu zen Artiumen, eta KOLDO MITXELENA Kulturuneak koeditoreentzako 30 aleetako bat eskuratu du.