
gipuzkoakultura - argitalpenak
Altzan bizi herri ekimena elkarteak “Oi Altza, ze hintzen eta nola hago” izeneko dvd-a atera berri du bi hizkuntzatan (gaztelaniaz, “Altza, quién te ha visto y quién te ve”), Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza Nagusiaren laguntzarekin.
Disko honetan, lehen Donostiako hiribildu eta egun auzo den Altzaren historia kontatzen da, eta esperientzia propioak kontatzen dituzten biztanleak dira protagonistak.
Vicente Galisteok, esaterako, zera dio:
Ni Malagatik etorri nintzen (…) gaztea nintzen, eta beraz, Igeldora joaten ginen igandero.
Eta garai hartan, Igeldon, neskak dantzatzera ateratzen genituen eta, ba, belarrimotz, zurekin ez dut dantzatuko.
Asko mespretxatzen gintuzten horregatik.
Nekane Oiartzabalek hau gogoratzen du:
29 urte nituela hona etorri nintzenean, Altza oso polita zen. Belar ugari zuen, baratz eta artasoroak… asko gustatu zitzaidan.
DVD soil hau, sortzaileek diotenaren arabera, “Altzako komunitatera hurbilketa da, sortu zenetik gaur egun arte”, eta “azken 60 urteotan jasan dituen eraldaketak azpimarratzen ditu bereziki”.