gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 19, ostirala

gipuzkoakultura - argitalpenak

« Baroja, euskaraz | argitalpenak | Guinea katalogoan »

Oi Altza
2007/04/11

Altzan bizi herri ekimena elkarteak “Oi Altza, ze hintzen eta nola hago†izeneko dvd-a atera berri du bi hizkuntzatan (gaztelaniaz, “Altza, quién te ha visto y quién te veâ€), Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza Nagusiaren laguntzarekin.

Disko honetan, lehen Donostiako hiribildu eta egun auzo den Altzaren historia kontatzen da, eta esperientzia propioak kontatzen dituzten biztanleak dira protagonistak.

Vicente Galisteok, esaterako, zera dio:

Ni Malagatik etorri nintzen (…) gaztea nintzen, eta beraz, Igeldora joaten ginen igandero.
Eta garai hartan, Igeldon, neskak dantzatzera ateratzen genituen eta, ba, belarrimotz, zurekin ez dut dantzatuko.
Asko mespretxatzen gintuzten horregatik.

Nekane Oiartzabalek hau gogoratzen du:

29 urte nituela hona etorri nintzenean, Altza oso polita zen. Belar ugari zuen, baratz eta artasoroak… asko gustatu zitzaidan.

DVD soil hau, sortzaileek diotenaren arabera, “Altzako komunitatera hurbilketa da, sortu zenetik gaur egun arteâ€, eta “azken 60 urteotan jasan dituen eraldaketak azpimarratzen ditu berezikiâ€.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net