
gipuzkoakultura - argitalpenak
« Oi Altza | argitalpenak | Primerako estreinaldia AGG-GAOren Bekak/Becas bilduman (Interneten soilik) »
Prest dugu, dagoeneko, apirilaren 25az geroztik KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbaran ikusgai dagoen Isidoro Guinea eta dekorazio-arteak erakusketaren katalogoa.
Mikel Lertxundi, erakusketaren komisarioak egindako ikerketa sakona eskaintzen du katalogoak, eta izenburuak aipatzen dituen dekorazio-arteak hartzen ditu barne: arkitektura, barrualdeen dekorazioa eta altzari diseinua, pintura apaingarria, beirateak, eskultura, kartelak eta iragarkiak, ilustrazioak, heraldika eta oroitzapenezko pergaminoak, exlibrisak eta zigiluak, zeramika eta arte eszenikoak. Isidoro Guinea dekorazio-arteen adar hauetan guztietan gailendu zen. Eta orain, katalogo eder honek denboran atzera egiteko aukera ematen digu, munduak glamour gehixeago zuen garaira.