gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 2, asteartea

gipuzkoakultura - argitalpenak

« Erotismoa, inprimatuta | argitalpenak | Arrossagaray, Bentaberrikoa »

Manuel Sein Usandizaga
2007/03/01

Auspoa bildumak aurrera jarraitzen du bere ibilbidean. Ale berri bat dugu honezkero; Joxemari Iriondok, bertan, Manuel Sein Usandizaga, Xanpun, Urruñako bertsulariaren bizitza eta lanen berri ematen digu.

Xanpunen bertsupaper liburu honetan, jaialdietako parte-hartzeak eta eskuizkribuak jasotzen dira, besteak beste, lapurtar honek egindako lanaren ikuspegi oso osoa emanez.

Hala ere, nik txalorik gehien jaso dudan lekua Bermeo izan da, nahiz eta gero bermeotar batzuekin hitz egiten hasi eta ez nuen tutik ulertzen haien euskara. Eta neure buruari galdatzen nion: zergatik txalotu ote naute, ulertu nautelako al niri kuraia ematearren?
Iparraldea gaur arte zaukan leku baketsu omena. Orai sinisten, egia esan, hori oso gogor dena. Hola ikusiz Madril alde ta Parisetik datorrena, ia kendu nai gaituzte guri daukagun itxaropena.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net