gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 2, asteartea

gipuzkoakultura - argitalpenak

« Arrossagaray, Bentaberrikoa | argitalpenak | Oi Altza »

Baroja, euskaraz
2007/03/21

Pio Barojaren heriotzaren berrogeita hamargarren urteurrenari azkena emateko, KOLDO MITXELENA Kulturuneak Pio jaunaren ipuinen itzulpena argitaratu du, atsegin handiz. Felipe Juaristi izan da hogeita hamazazpi ipuinen euskarazko bertsioa biltzen duen lanaren egilea; egile bikaina, beti bezala.

Ale honetan, esaterako, Mari Belcha aurki dezakegu, honako honetan Mari Beltxa, eta baita beste hainbat ipuin ezagun ere.

Txuma Lasagabasterren hitzaurrea eta Jose Belmonteren marrazki beti harrigarriak ditu liburuak.

Adibide gisa eskaintzen dizuegu Pio Barojaren Elogio del acordeón ezagunaren pasarte hau, Eskusoinuaren alde, Felipe Juaristiren bertsioan:


Ai, zuek eskusoinu apalok! Ai, eskusoinu atseginok! Zuek ez duzue, gitarrak bezala, gezur poetiko handirik kantatzen; zuek ez duzue, gaitak edo txirulak bezala, artzain elezaharrik asmatzen; zuek ez duzue, korneta kirrinkariak edo danbor gerlariak bezala, gizonen bururik kez betetzen. Garikoak zarete: umilak, egiazkoak, xumeak; baina bizitzaz agian benetan dena diozue: doinu arrunta, beti bat, zabarra, zeruertz mugagabearen aurrean…

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net