gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 2, asteartea

gipuzkoakultura - argitalpenak

« Manuel Sein Usandizaga | argitalpenak | Baroja, euskaraz »

Arrossagaray, Bentaberrikoa
2007/03/20

Hamar urte ere ez dira Joanes Arrossagaray joan zitzaigunetik. Baina bere oroitzapena gelditzen zaigu, bere emazte Mayik koaderno eder batean gordetakoa, eta urteen eta ausentziaren bidez iritsi zaigu.

Mayi Arrossagarayren hitzaurrea duen Auspoa bildumaren azken aleak Joanesen pertsu-sorta jasotzen du, Iparraldeko bertsolaritzaren bereizgarrien adibide izateaz gain, Garaziko euskararen aberastasuna erakusten duena, alegia. Pertsulariak berak zioen: Pertsuak idazten ditut, bai, eta okasione frangotan. Hauetariko eredu batzuk ditugu.

Uste dut orai miatu duzan bai azpia eta gaina, hola pertsutan mintzatuz ere bestaldera doa biana; ez naiz oraino mende huntako gazteriaren itzaina, Eskual Herriko azia bedi sortu lurrean eraina.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net